Epikureismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Epikuro

Epikureismoa Epikuro eta haren jarraitzaileen doktrina da. Doktrina horren arabera, zoriona oinazerik ezean, atseginean eta espirituaren lasaitasuna lortzean oinarritzen da.

Doktrina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epikurok arimaren erabateko lasaitasuna edo ataraxia proposatzen zuen eta bere gogaideen artean adiskidetasunezko harremanak izatea. Hortxe zegoen zoriontasunaren atea. Plazer horrek ez zuen gorputzera mugatu behar, intelektuala ere izan behar zuen, gizakia osotasuna baita. Gainera, Epikurorentzat, plazerra edo zoriontasuna oinazerik edo bestelako edozein nahigaberik (gosea, sexu-grina, aspermena, etab.) ezaren sinonimo zen. Adimenaren eta gorputzaren arteko oreka perfektuak ematen zuen lasaitasuna edo ataraxia.

Gorputzaren eta arimaren plazerrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epikuro ez zen dualista, hori argitzea garrantzitsua da. Hau da, ez zuen gorputza-arima aurkakotasuna aldarrikatzen; arima, gorputza bezalaxe materiala da eta atomoz osatua dago. Bi plazer-mota ere bereizten zituen: gorputzarenak eta arimarenak.

Helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epikuroren filosofiaren helburua ez zen teorikoa, praktikoa zen batez ere. Bizitza zoriontsu eta atsegina izateko lasaitasuna bilatzea zuen helburu, eta patuarekiko, jainko-jainkosekiko edo heriotzarekiko beldurra behin betiko baztertuta geratzen ziren.

Ikus, halaber[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]