Epilimnion
Epilimniona[1] ur-masa termikoki estratifikatuetan, termoklinaren gainean kokatutako ur-geruza da, orokorrean hipolimniona baino finagoa izaten dena eta ur epelagoa eta dentsitate txikiagokoa izaten duena.[2] Atmosferako faktoreen eragin handiena jasotzen duen geruza da, hala nola eguzki-erradiazioa, haizea, lurruntzea, eta abar. Etendura termiko handieneko geruzaren gainetik eta hipolimnion geruzaren gainetik kokatzen da.[3]
Gainazalean egon ohi dira nahasteak, turbulentzia bidez, haizearen kontura. Halaber, gas disolbatuak (adibidez, O2 eta CO2) eta atmosfera trukatu daitezke. Geruza horrek eguzki-erradiazio handiena jasotzen duenez, fitoplanktona ere geruza horretan dago, eta organismo horiek eguzki-argia behar dute metabolismorako. Hazten eta ugaltzen direnean, uretatik nutrienteak lortzen dituzte, eta, hiltzean, hipolimnionera jaisten dira, geruza horretan mantenugaiak kargatuz.
Erreferentzia zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Ingurumena Hiztegi Entziklopedikoa] [2009]
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]
- ↑ Dodds & Whiles. (2010). Freshwater Ecology: Concepts and environmental applications of limnology. Elsevier.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |