Equilibrium (banda)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Equilibrium
Hellfest2017Equilibrium 02.jpg
Datuak
Jatorria Munich,  Alemania
Musika mota Viking metal
Folk metal
Black metal
Urteak 2001 - orain arte
Produkzioa
Diskoetxea(k) Nuclear Blast
Taldekideak
René Berthiaume
Dom R. Crey
Makki Solvalt
Robse Dahn
Tuval Hati Refaeli
Lehengo taldekideak
Informazio gehigarria
MusicBrainz 43dc147b-a289-4e64-b115-6b86f9e47de9
Last.fm equilibrium
Twitter @Equilibrium
www.equilibrium-metal.net

Equilibrium Alemaniako folk metal musika taldea da. Taldea bai folk bai black metal sinfonikoaren estiloekin erlazionatu daiteke, hala nola gitarra, hari-instrumentu eta txirulen arteko konbinazioa, edota alemaniar abesti tradizionalen estiloa islatzen duten riff-ak. Folk metal munduan nahiko berriak dira, baina arrakasta nahiko izan dituzte, bereziki haien bigarren lanarekin: Sagas.

Haien letrak Alemania eta germaniar mitologiari buruzkoak dira oro har. Bai izenburu eta letra guztiak alemanez dira.

Taldeak Commander eta Sycronomica taldeekin egin zuen bira bat 2005ean.[1]

2006an, Nuclear Blast disketxearekin sinatu zuen.

2008. ekainaren 27an, Equilibrium Sagas izeneko album ospetsua kaleratu zuen.

2010. Otsailaren 15ean, Helge Stang abeslariak eta Manuel DiCamillo bateriak taldea uzten zutela iragarri zuten. Hurrengo hilabetean, Robse abeslaria (Vrankenvorde taldearen abeslaria ere dena) eta Hati bateria (Tuval Refaeli izena duen eta Viscera Trail taldeko baterista) taldera batu ziren. Taldea berriz ere osorik zeukatela, Rekreatur izeneko diskoa kaleratu zuten, Nuclear Blast disketxearekin. Albuma 2010ko ekainaren 18an atera zen.

2018an Dark Tranquility taldearekin batera bira egin zuten Europan zehar, apirilaren 14an Bilboko Santana 27 aretoan jo zutelarik..

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Robert "Robse" Dahn - ahotsak (2010–)
  • Rene Berthiaume − gitarra (2001–)
  • Tuval "Hati" Refaeli - bateria (2010–)
  • Dom R. Crey - gitarra (2014–)
  • Makki Solvalt - bass (2016–)

Gonbidatua:

  • Gaby Koss - Sopranoa

Taldekide ohiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jen Majura - baxua (2014-2015)
  • Andreas Völkl − gitarra (2001–2014)
  • Sandra Völkl (Van Eldik ezkondu ostean)− baxua (2001–2014)
  • Helge Stang − ahotsak (2001–2010)
  • Manuel DiCamillo − bateria (2006–2010)
  • Markus Perschke − bateria (2005–2006)
  • Basti Kriegl − bateria (2005)
  • Julius Koblitzek − bateria (2003–2004)
  • Henning Stein − bateria (2001–2003)
  • Armin Dörfler − teklatua (2005–2006)
  • Conny Kaiser − teklatua (2002–2003)
  • Michael Heidenreich − teklatua (2001–2002)


Timeline[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Turis Fratyr (Black Attakk, 2005)
  • Sagas (Nuclear Blast, 2008)
  • Rekreatur (Nuclear Blast, 2010)
  • Erdentempel (2014)
  • Armageddon (2016)


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Equilibrium (banda) Aldatu lotura Wikidatan