Edukira joan

Eraso!

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Zarauzko musika taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eraso (argipena)».
Eraso!
Datuak
JatorriaZarautz (Gipuzkoa)
Musika motametal
Urteak1996 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Mil A Gritos, Metak, Bonberenea Ekintzak
Taldekideak
Sergio Ruiz
Nestor Urdanpilleta
Ibai Castro
Iñigo Beitia
Lehengo taldekideak
Ander Izeta
Javi
Amaiur Cajaraville
Informazio gehigarria
erasomania.com
Badok: eraso Bandcamp: eraso Musicbrainz: 662355c5-7663-4502-90a5-2a66cb9e4262 Songkick: 40931 Discogs: 1449795 Musikasten: eraso Edit the value on Wikidata

Eraso! 1996an Zarautzen (Gipuzkoa) sortutako rock musika taldea da. Sergio (ahotsa eta gitarra), Nestor (gitarra), Amaiur (baxua) eta Iñigo (bateria) izan ziren taldearen hasierako partaideak. 2004an, ordea, Amaiurrek taldea utzi eta gero, Anderrek hartu zuen bere lekua.

  • Sergio Ruiz (ahotsa eta gitarra)[1]
  • Nestor (gitarra)
  • Ibai( baxua)
  • Iñigo (bateria)

Zarautzen (Gipuzkoa) 1996. urte bukaeran sortutako taldea da Eraso! Hastapenean Estigia eta Anestesia herrikideen ildo beretik thrash metal gordina jorratu bazuen ere, berehala hardcore eta rock alderako bidea hartu zuen. Erantzunik gabe (Mil A Gritos, 1999) aurreneko diskoan abiatu zen gipuzkoarren garapen musikal etengabea, eta gerora argitaratu dituzten beste hiru diskoekin berretsi dute.

Eraso! (harridura ikurra barne) taldearen sorreran hainbat musikari izan baziren ere, laukote honek ekin zion ibilbideari: Sergio Ruiz (ahotsa eta gitarra), Nestor Urdanpilleta (gitarra), Amaiur Cajaraville (baxua) eta Iñigo Beitia (bateria). 90eko hamarkadaren erdialdean hasi ziren musika tresnei eragiten. Garai hartan, nu metal edo metal berriaren fenomenoak gogor jo zuen Ameriketako Estatu Batuetan, eta berehala zabaldu zen mundu osora. Hala ere, zarauztarrek gertukoagoak zituzten Anestesia eta Estigia, eta haien bide musikal berberari jarraitu zioten: thrash musikari. Hala, 1996an lehen maketa kaleratu zuten, Guztiaren arabera izenekoa. Abiadura handikoa eta primitiboa. Hilabete gutxira, baina, eta Iñigo bateria jotzailea behin taldean finkatuta, bigarren maketa atera zuten: Gaua. Sei abestiz osaturiko lan berri horrek harrera ona izan zuen. Gipuzkoako Diputazioak antolaturiko Gaztemaniak maketa lehiaketako finalean sartu eta kontzertu gehiago emateko aukera izan zuten. Erantzun ona ikusita, laukotea lehendabiziko diskoa prestatzen hasi zen. Horretarako, Mikel Kazalis (Anestesia, Negu Gorriak, 2 Kate, Kuraia) musikariarekin batera, Arrasateko Shot! estudioetan sartu ziren. Hasieran lau abesti grabatu zituzte, eta ondoren beste sei etorri ziren, disko luzea osatu arte. Erantzunik gabe (Mil A Gritos, 1999) Soziedad Alkoholika taldeak sorturiko diskoetxeak argitaratu zuen. Zarauzko metal taldeak beste urrats bat egin zuen garapen bidean. "Gure musikak indar eta sentiberatasun handia dauka". Aurreneko diskoa izateko, harrera polita izan zuen. Disko honetan, Aitor Abiok (Pi.L.T) eta Anarik kolaboratu zuten. 2001ean heldu zen Oraina eta geroa (Mil A Gritos). Horretan, Haritz Harreguy eta Mikel Kazalisen laguntza izan zuten Andoaingo Garate estudioan grabatzeko garaian. Azal zuri eta adierazgarri batekin batera, Eraso!-k bere musikari beste buelta bat eman zion, izaera galdu gabe. Delirium Tremens taldearen "Ikusi eta ikasi" kantuaren bertsio gordina bildu zuten disko horretan. Gerora, Zarauzko taldeak zenbait kontzertu entzutetsu eman zituen Euskal Herritik kanpo. Era berean, Slayer eta Machine Head thrash metal talde klasikoen gonbidatu gisa aritu zen, besteak beste.

2003. urtea iritsi bezain pronto, laukotea disko berri bati begira hasi zen lanean. Mikel Kazalisen Fidelenea grabazio estudio berrian sartu, eta handik Grisez bustitako egunak hirugarren lanarekin atera ziren. Kasu honetan, diskoetxez aldatu eta Metak zigiluak argitaratu zuen. Ondoren, beste kontzertu bira bati ekin, eta Austrian jotzeko parada izan zuten. 2004ko udazkenean, ordea, Amaiurrek taldea utzi zuen. Hori dela eta, taldeak etenaldi bat egin zuen beste baxu jotzaile bat topatu bitartean. Azkenean, Ander Izeta (Estigia, Nork?) musikari beteranoa batu zitzaien eta beste lan bat prestatzen hasi ziren. Azkeneko esperientzia onaren ondoren, grabazio lanak Fidelenean egin zituen berriz ere. Kontra (Metak, 2005) laugarren diskoa dute.

Gira luze baten ondoren, gauzak lasaigo hasten dira egiten bertan aitatasunak direla medio. Hurrengo geltokia 2012 urtean dator eta Bonberenea Ekintzak plataformatik ateratzen dute beraien bosgarren lana, "Ez Gara Inoiz Hilko". Momentu horretan Ander taldea utzi behar du zren Barricadarekin hasten da Baxua jotzen,Beraz Ibai castro MItosiako baxujolea sartzen da taldean eta gaur arte. 2016. urtean Kaiolatik Ihes izeneko diska berria argitaratzen dute berriz ere Bonberenea Ekintzak Plataformarekin.Egia esan orain arteko diskarik sendoena dela eta aske sentitzen diren seinale bat besterik ezda.Txap (Karlos Osinaga) rekin grabatua da Bonberenak dituen estudioetan eta soinu lodi eta natural bat lortzen dute.Orain arteko lanarik osasuntsuena esan daiteke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Serge - MusicBrainz» musicbrainz.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  2. Erantzunik gabe. (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).
  3. Oraina eta geroa. (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).
  4. Grisez bustitako egunak. (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).
  5. Kontra. (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).
  6. Ez gara inoiz hilko. (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).
  7. Kaiolatik ihes. (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).
  8. Inoren lurretan. (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]