Negu Gorriak

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Negu Gorriak
Negu Gorriak 1991. urteko azaroaren 9 Bilbon
emandako kontzertu batean
Datuak
JatorriaGipuzkoa
Musika motarocka
rapa
reggaea
InstrumentuakGitarra
Baxua
Bateria
Urteak1990 - 2001
Produkzioa
Diskoetxea(k)Oihuka, Esan Ozenki, Metak
Taldekideak
Fermin Muguruza
Iñigo Muguruza
Kaki Arkarazo
Mikel Kazalis
Mikel Abrego
Informazio gehigarria
Webgune ez ofiziala
Badok: negu-gorriak Spotify: 48XbrwroKoCN06o0AldkRs iTunes: 122486330 Last fm: Negu+Gorriak Musicbrainz: 4655cc48-9ce4-4f3a-9517-d45987570463 Songkick: 432320 Discogs: 362468 Allmusic: mn0000386398 Musikasten: negu-gorriak Edit the value on Wikidata

Negu Gorriak Muguruza anaiek osatu zuten bigarren musika taldea izan zen. Haien estiloan, rock, rap eta reggae nahasten ziren eta euskaraz abesten zuten. Ideologikoki konprometituak, ideia abertzale eta ezkertiarrak aldarrikatzen zituzten. 1990ean sortu zuten taldea eta 90ko hamarkadako Euskal Herriko talderik garrantzitsuenetakoa izan zen[erreferentzia behar].

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kortatu ska-punk taldetik sortu zen Negu Gorriak. Os Resentidos, eskola zaharreko rap-a, Public Enemy, N.W.A eta Shinehead taldeek eragin handia izan zuten Muguruza anaiengan: biek, musika kontuetan geldirik ez geratzearren, Negu Gorriak sortu zuten.

1991 urte garrantzitsua izan zen. Mikel Anestesiak eta Mikel Bapek bat egin zuten; Esan Ozenki euren diskoetxea sortu zuten; eta Gure Jarrera diskoa kaleratu zuten. Hori esker, oso ospe ona lortu zuten musikazaleen artean, baina oso ospe txarra Ustelkeria kanta zela eta. Horretan, Enrique Rodríguez Galindo guardia zibileko koronela gogor kritikatzen zuten bahitutako kokaina saltzeagatik eta GAL talde terroristan parte hartzeagatik.

1993an Rodríguez Galindok taldea salatu zuen eta epaileek 15 milioi pezeta ordaintzera zigortu zituen. Gorago jo behar izan zuen Negu Gorriak taldeak koronelari diru hori ez ordaintzearren, zeren, azken finean, kanta-eskubideak eta diskoetxea koronelen esku gera zitezkeen. Taldeak Hitz Egin izeneko kanpaina abian jarri zuten orduan. Hainbat artistak Negu Gorriak-ekin bat egin zuten, adierazpen askatasuna arriskuan zegoela aldarrikatuz. Azkenean, Espainiako Auzitegi Gorenak taldea absolbitu egin zuen.

Gora Herrian hurrengo diskoan, Manu Chao adiskidearen laguntza jaso zuten. 1993an, Borreroak Baditu Milaka Aurpegi (titulua Bernardo Atxagaren bertso batetik aterata) izeneko diskoa kaleratu zuten. Gitarrek eragin handiagoa izan zuten eta letrak poetikoagoak bihurtu ziren, agian politikan hainbeste sartu gabe. Frustrazioa eta mina sentimenduak nagusiturik, hip-hopa, punka, ska eta rocka naturaltasunez nahasita ageri dira. Askoren iritziz, horixe da taldearen diskorik osatuena. Izen bereko jira egin zuten eta bertatik Hipokresiari Stop! zuzeneko diskoa plazaratu zuten.

Hurrengo urtean, Idea Zabaldu diskoa kaleratu zuten. Hego Amerikan egindako bisitek, iraultza zapatistak eta Fermin Muguruzaren lehenengo semea jaio izanak eragina izan zuten diskoan. Hirugarren mundua eta HIESa dira hizpide nagusiak. Erasokortasun puntu bat galduta, Idea Zabaldu kanta orijinaleko azken diskoa izan zen.

Salam Agur Negu Gorriaken azken diskoa da. Lagunak eta eraginak omentzen dituzte, hala nola BAP!!, Otis Redding, The Who, Macka B, Minor Threat, Bob Marley, Public Enemy, The Clash, Redskins, Poison Idea, Errobi, Dead Kennedys, Linton Kwesi Johnson, Anestesia eta Niggaz With Attitude. Berriro ere, Kortaturekin gertatu zen modura, taldea desegin zen, sormen musikala geldirik gera ez zedin.

Beste hiru aldiz bildu zen taldea kontzertuak emateko. Azken finean, Rodríguez Galindori ezer ordaindu behar ez izatea ospatu nahi zuten. Azken hiru kontzertuak 2005ean salgai atera zituzten.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Album, single eta EPak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albumak
Urtea Titulua Diskoetxea Oharrak
1990 Negu Gorriak Oihuka 1996an Esan Ozenkik jatorrian Txerokee, Mikel Laboaren Kantak agertu zen «Gaberako aterbea» abestiarekin berrargitaratua.
1991 Gure Jarrera Esan Ozenki
1990 Gora Herria Esan Ozenki Maxi single. 1994an «Apatxe gaua» abestiarekin berrargitaratua.
1993 Borreroak Baditu Milaka Aurpegi Esan Ozenki LP bikoitza
1994 Hipokrisiari Stop! Bilbo 93-X-30 Esan Ozenki Zuzenean Bilbon grabatua.
1995 Ideia Zabaldu Esan Ozenki
1996 Ustelkeria Esan Ozenki Maketa, bitxikeriak eta B aldeen bilduma. 1999an berrargitaratua.
1996 Salam, Agur Esan Ozenki Bertsioen bilduma.
Single eta EPak
Urtea Titulua Diskoetxea Oharrak
1990 «Radio Rahim» Oihuka
1990 «Bertso-Hop» / Bertsolari Txapelketa nagusia 1986. Donostia. goizeko saioa. Oihuka Oihukarako grabaturiko azken lana.
1990 «Hator, hator» / «Oker dabiltza» Basati Diskak Basati Diskak diskoetxerako bakarrik egina.
1991 «NG, geurea da garaipena» / «Beste kolpe bat» Esan Ozenki
1991 «Gora Herria (Remix)» / «Gora Herria» Esan Ozenki Manu Chao, Jon Maia eta Joseba Tapiarekin egindako «Gora Herria» abestiaren bertsioa.
1992 «Lehenbiziko bala» / «Bisitari iraultzailea» Esan Ozenki
1993 «Napartheid» Esan Ozenki «Hamarrale Silveira eta Xabier eta Huajoloteak» taldearekin Napartheid fanzinerako egina.
1993 «Borreroak baditu milaka aurpegi» Esan Ozenki Xabier Montoiarekin batera.
1993 Itxurakeriari Stop Hipocrisy Esan Ozenki
1994 «Apatxe gaua» / «Descendents del carrer» Esan Ozenki Inadaptats taldearekin batera.
1994 «Izokin euskaldun baten istorioa» IZ Nafarroa Oinezen aldeko singlea.
1995 «Hitz egin» / «Ipurbegia» Esan Ozenki
1996 Irabaziko dugu Explicit Sounds BAP!!ekin batera.

Bideografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideo musikalak
Urtea Izenburua Zuzendaria(k) Oharrak
1991 «Radio Rahim» Manolo Gil eta Enrique Urdanoz
1991 «Seinalea» Manolo Gil eta Negu Gorriak
1991 «Gora Herria» Manolo Gil eta Negu Gorriak
1994 «Borreroak baditu milaka aurpegi» Manolo Gil, Enrique Urdanoz eta Negu Gorriak
1994 «Bi doberman beltz» Manolo Gil
1995 «Hitz egin!» Manolo Gil eta Negu Gorriak Hitz Egin! kanpainaren bideoa.
2005 «Ez dut ezer esan nahi» Manolo Gil
VHS eta DVD
Urtea Titulua Diskoetxea Oharrak
1991 Herrera de la Mancha. 90-12-29 Amnistiaren Aldeko Batzordeak / Esan Ozenki Taldearen lehendabiziko kontzertua.
1992 Tour 91+1 Esan Ozenki
1994 Negu Gorriak Telebista Esan Ozenki
1995 Hitz Egin Esan Ozenki VHS. Hitz egin! kanpainaren bideoa.
2005 Negu Gorriak: 1990 - 2001 Metak DVD. Lau VHS eta zenbait kontzerturen bilduma.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]