Erdialdeko Amerikako Estatuen Erakundea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
ODECAko herrialdeak: kokapena

Erdialdeko Amerikako Estatuen Erakundea (gaztelaniaz ODECA, Organización de Estados Centroamericanos), Guatemala, El Salvador, Honduras, Nikaragua eta Costa Ricak osatutako erakundea da.

1951n sortu zen San Salvadorren, bost estatu horien arteko lotura politikoak eta ekonomikoak sendotzeko. 1960an, ODECAk beste erakunde bat sortu zuen, Erdialdeko Amerikako Merkatu Bateratua (MCCA, Mercado Común Centroamericano), eta 1993an Erdialdeko Amerikako Integrazio Sistema (SICA, Sistema de la Integración Centroamericana).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]