Edukira joan

Erdiko puntu (ikurra)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erdiko puntua (· edo •) puntuazio zeinu bat da, puntuaren antza duena baina oinarri lerrotik gorago (letraren erdibidean) ezartzen dena. Hitzak banatzeko erabiltzen da, zerrenda bat egiteko moduan. Bi mota daude: bata, txikia (·), eta bestea, handiagoa (•). Puntu aldiz, esaldiaren bukaeran, azken hitzeko azken letraren ondoren agertzen da, beti behean, eta segidan, tartea du, ez darraio letrarik.

Zenbait hizkuntzatan (katalanez, kasu), soinu bereziak irudikatzeko erabiltzen da, hitzaren barnean: adibidez, paral·lel ("paralelo", katalanez, ele geminatuaz). Frantsesez, hizkuntza inklusiboan erabiltzen da, hitz berean femeninoa eta maskulinoa adierazteko (adibidez "les lecteur·ice·s", irakurleak). Latinez eta grezieraz hitzak banatzeko erabiltzen zen (adibidez ΝΙΨΟΝ·ΑΝΟΜΗΜΑΤΑ·ΜΗ·ΜΟΝΑΝ·ΟΨΙΝ).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]