Erica Durance

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Erica Durance
Erica Durance 2010.jpg
Bizitza
Jaiotza Calgary1978ko ekainaren 21a (42 urte)
Herrialdea  Kanada
Familia
Ezkontidea(k) David Palffy  (2005 -
Jarduerak
Jarduerak aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea
IMDb nm1570568
Erica Durance, 2006an.

Erica Durance (Calgary, 1978ko ekainaren 21a) Kanadako aktorea da. Smallville telesailean Lois Lane-ren rola betetzeagatik egin zen ezagun. Ondoren Alex Reid doktorea izan zen Saving Hope serien kanadarrean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Calgaryn jaio bazen ere Albertako Three Hills herriko indioilar haztegi batean hazi zen[1]. Abeslari klasikoa izateko bideratu bazuten ere aktore izatea zuen amets. 1996an Wesley Parkerekin ezkondu zen eta haren abizena hartu zuen. 1999an Vancouverrera joan zen aktore profesionala izateko asmoz. Yaletown Actors Studion egin zituen ikasketan. 1999an Parkerretaz banatu eta 2001ean David Palffy irakaslearekin ateratzen hasi zen. 2005ean ezkondu ziren.

Iragarkiak egin zituen aurrena[1] eta ondoren hainbat telesailetako ataletan agertu zen, denetan ezagunena Stargate SG-1 telesailekoa, Teal'c pertsonaiaz maitemintzen zen liburuzain intergalaktikoa izan zen[2]. Urte berean The Chris Isaak Show komediako atal batean agertu zen. Hasierako urteetan Erica Parker izena erabili zuen.

2004an egindako casting batean Smallville telesailean Lois Lane izateko aukeratua izan zen[3]. 4. denboraldian sartu zen ohiko aktore gisa eta 5. denboralditik aurrera protagonista bihurtu zen. 2011 artean jarraitu zuen telesailak, bitartean telefilme batzu egin zituen. 2006an FHM aldizkariak Munduko 100 emakumezko sexienen zerrendan 38. postuan kokatu zuen[4]. Hurrengo urteetan antzerako zerrendetako ohikoa izan zen, eta FHM eta Maxim aldizkarietako azalean agertu zen.

2012an Saving Hope telesailean[5] berriz ere protagonista papera izan zuen, Alex Reid doktorea izan zen, zirujau nagusia[6]. Telesailaren ekoizlea ere bazen eta atal bat berak zuzendu zuen[7]. 3. denboraldian haurdun gelditu zen eta pertsonaia ere bai, noski. 2017 arte iraun zuen telesailak. Supermanen inguruko telesailekin jarraituz Supergirl telesailean ohiko aktorea izan zen[8], eta Batwoman telesailean berriz Lois Lane izan zen[9].

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2002 The Untold Tara Knowles
2003 House of the Dead Johanna Erica Parker izena erabili zuen
2004 The Bridge Amy Laburmetraia
2006 The Butterfly Effect 2 Julie Miller
2010 Sophie and Sheba Natalia
2012 Tim and Eric's Billion Dollar Movie Pariseko zerbitzaria
2015 Painkillers Trudy

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2001 The Lone Gunmen Dantzaria Atal bat
2003 Devil Winds Kara Jensen Telefilmea. Erica Parker izena erabili zuen
111 Gramercy Park Maddy O'Donnell Telefilmea
2004 The Chris Isaak Show Ashley Atal bat. Erica Parker izena erabili zuen
Tru Calling Angela Todd Atal bat
Andromeda Amira Atal bat
Stargate SG-1 Krista James Atal bat
The Collector Rachel Slate Atal bat
2004–2011 Smallville Lois Lane Protagonista, 141 atal
2006 Island Heat: Stranded Carina Telefilmea
2007 I Me Wed Isabelle Darden Telefilmea
2009 The Building Jules Wilde Telefilmea
Final Verdict Megan Washington Telefilmea
Beyond Sherwood Forest Maid Marian Telefilmea
2011 Charlie's Angels Samantha Masters Atal bat
2012 Harry's Law Annie Bilson Atal bat
6 passi nel giallo Angela/Christine Atal bat
2012–2017 Saving Hope Alex Reid doktorea Protagonista, 85 atal
2014 Wedding Planner Mystery Carnegie Kincaid Telefilmea
2017–2019 Supergirl Alura Zor-El
Noel Neill agentea
Ohiko aktorea, 10 atal
2019 Batwoman Lois Lane Atal bat
The Christmas Chalet Grace Telefilmea
Christmas Stars Layla Telefilmea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Erica Durance | TV Guide» TVGuide.com . Noiz kontsultatua: 2020-04-25.
  2. (Ingelesez) «Stargate SG-1 | TV Guide» TVGuide.com . Noiz kontsultatua: 2020-04-25.
  3. (Ingelesez) «‘Smallville: Homecoming’ 200th Episode Q&A» Movieweb 2010-10-15 . Noiz kontsultatua: 2020-04-25.
  4. «FHM’s 100 Sexiest Women in the World – 2008 15 Erica Durance FHM Magazine Sexiest 100 ? Film.com» web.archive.org 2016-01-28 . Noiz kontsultatua: 2020-04-25.
  5. (Ingelesez) «Saving Hope | TV Guide» TVGuide.com . Noiz kontsultatua: 2020-04-25.
  6. (Italieraz) advertising, Nectivity Ltd For; Releases, Press; Reserved, other opportunities:Copyright Nectivity © 2020 All Rights. (2012-01-06). «Erica Durance in Saving Hope, Nikki Deloach in Ringer» SerieTivu . Noiz kontsultatua: 2020-04-25.
  7. (Italieraz) «Minnie Driver e Matthew Perry per le nuove serie NBC» Movieplayer.it . Noiz kontsultatua: 2020-04-25.
  8. (Ingelesez) «'Supergirl' Shake-Up: Erica Durance Replacing Laura Benanti» The Hollywood Reporter . Noiz kontsultatua: 2020-04-25.
  9. (Ingelesez) Mitovich, Matt Webb; Mitovich, Matt Webb. (2019-09-20). «Smallville's Lois and Clark Reunite! Erica Durance Joins Tom Welling in Arrowverse 'Crisis' Crossover» TVLine . Noiz kontsultatua: 2020-04-25.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]