Erin Jackson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erin Jackson
Bizitza
JaiotzaOcala (Florida)1992ko irailaren 19a (31 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaOcala (Florida)
Talde etnikoaafro-amerikarra
Hezkuntza
HeziketaFloridako Unibertsitatea
Forest High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraklerroko abiadura-patinatzailea eta izotz gaineko abiadura-patinatzailea
Pisua61 kilogramo
Altuera165 zentimetro

Facebook: ErinJackson480 Twitter: ErinJackson480 Instagram: speedyj Edit the value on Wikidata

Erin Jackson (Ocala, Florida, AEB, 1992ko irailaren 19a)[1] abiadura-patinatzaile eta roller derby jokalari estatubatuarra da, eta urrezko domina olinpikoa. Jackson Neguko Olinpiar Jokoetako kirol indibidual batean urrezko domina irabazi duen lehen emakume beltza da[2]. Wroclaw-en (Polonia), 2017ko Munduko Jokoetarako sailkatu zen, non lineako abiadura-patinajean lehiatu zen hainbat distantziatan errepidean eta pistan. Pyeongchang-eko 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetan, lehiatzeko sailkatu zen 500 metro luzeko pistako abiadura patinaje proban ere.

2021eko azaroan, Poloniako 500 metroko Abiadura-patinajeko Munduko Kopako lehen lasterketak irabazi zituen bi errekorrekin, eta Munduko Kopan irabazten zuen lehen emakume beltz amerikarra izan zen[3][4][5][6].

2022ko otsailaren 13an, Jacksonek urrezko domina irabazi zuen Emakumeen 500 metroko abiadura-patinaje proban 2022ko Pekingo Neguko Olinpiar Jokoetan. Abiadura-patinajean, domina lortu duen lehen emakume beltza da[7].

Hastapenak eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erin Jackson Ocalan (Florida) jaio zen, Tracy eta Rita Jackson gurasoengandik. Anaia bat du[8]. Jacksonek zortzi urterekin patinatu zuen lehen aldiz, patinaje artistikoa probatu zuenean[9]. Jackson Shores Christian Academy, Howard Middle School eta Forest High School-era joan zen. Ondoren, Floridako Unibertsitatera joan zen, eta, Materialen Zientzia eta Ingeniaritza programan, ohoreekin graduatu zen[10].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jacksonek urrea irabazi zuen 2008 – 2009ko junior mailako Munduko Txapelketan 500 metroko lineako patinaje lasterketan; urrea, 2014ko Panamerikar Txapelketan, eta, Roller Kiroletako Estatu Batuetako Olinpiar Batzordeko Urteko Emakumezko Atleta izendatu zuten 2012an eta 2013an. Roller derbian ere, parte hartzen du Jacksonville RollerGirls of the Women's Flat Track Derby Association- ekin (WFTDA); MVP saria irabazi zuen 2014ko WFTDA 1. mailako Playoff-etan, Evansvillen, Indiana[11], eta WFTDA Txapelketetan aurrera egin zuen 2015ean eta 2016an[12][13].

2016an, Erin Jacksonek izotz gaineko abiadurako patinajera hasi zuen trantsizioa. Lau hilabeteko esperientziarekin, 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetarako sailkatu zen izotz gaineko abiadura patinajean[14]. Renee Hildebrand-ek entrenatuta, Jackson 500 metroko distantzian sailkatu zen[15], eta 31 lehiakideetatik, 24. postuan sailkatu zen Pyeongchangen[16].

Jacksonek urrezko domina irabazi zuen Emakumezkoen 500 metroko abiadura-patinaje proban 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan, Pekinen (Txina), lasterketan 14. bikotean (15etik) lehiatuz eta zelaiari 0,08 segundo irabazita 37,04 segundoko denborarekin[17]. Ekitaldi honetan, AEBko probetan irrist egin ostean, ia Olinpiar Jokoetarako sailkatzea galdu zuen. Bere taldekide eta aspaldiko lagun Brittany Bowe-k irabazi zuen ekitaldia, baina bere postua utzi egin zuen Jackson sailka zedin. Jackson Neguko Olinpiar Jokoetako banakako kirol batean urrea irabazten zuen lehen emakume beltza izan zen[18]. Jackson, gainera (2002an Chris Witty-k irabaziz geroztik), 1.000 metroko proba olinpikoko urrezko domina irabazten duen lehen emakume estatubatuarra da, eta emakumezkoen 500 metroko proba irabazi zuen lehen emakume estatubatuarra ere. (Bonnie Blair-ek 1994an irabazitakoaz geroztik)[19].

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Pekin (Txinako Herri Errepublika Txina) 1. postua, urrezko domina 500 m

Ohoreak eta sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Erin Jackson Biography» Team USA.
  2. Schad, Tom. (February 13, 2022). «Speedskater Erin Jackson becomes first Black woman to win gold medal in individual event Winter Games» USA TODAY.
  3. «Jackson flies to first gold as ISU World Cup speed skating starts» ISU.org.
  4. (Nederlanderaz) «Jackson and Bowe brilliant in Poland» NOS.nl.
  5. Gariano, Francesca. «Erin Jackson Becomes 1st Black American Woman to Win Speedskating World Cup» NBC10 Philadelphia.
  6. «Jackson becomes 1st Black American woman to win World Cup» AP News November 12, 2021.
  7. NBC Olympics. «History for @ErinJackson480. She is the first Black woman to medal in speed skating at the #WinterOlympics» Twitter.
  8. «Erin Jackson Biography» Team USA."Erin Jackson Biography". Team USA. Retrieved March 22, 2022.
  9. «Who is Erin Jackson?» NBC Olympics.
  10. Ross, Jim. (January 9, 2018). «Erin Jackson is busy and focused» Ocala.com.
  11. Tournament MVPs - Women's Flat Track Derby Association. WFTDA.
  12. How A World-Class Inline Skater Is Shaking Up The Roller Derby Scene. ESPN.
  13. Gardiner, Kelley. (November 5, 2016). «WFTDA Champs: Day One Roller Derby Recap» The Portland Mercury.
  14. «Erin Jackson goes from Ocala Cannibals to U.S. Olympic team» OlympicTalk January 6, 2018.
  15. Ross, Jim. (January 9, 2018). «Erin Jackson is busy and focused» Ocala.com.Ross, Jim (January 9, 2018). "Erin Jackson is busy and focused". Ocala.com.
  16. Janes, Chelsea. (February 18, 2018). «In Erin Jackson, U.S. speedskating sees a bright glimpse into the future» The Washington Post.
  17. «Erin Jackson wins first career Olympic gold medal in women's 500m» NBC Olympics.
  18. Schad, Tom. (February 13, 2022). «Speedskater Erin Jackson becomes first Black woman to win gold medal in individual event at Winter Games» USA TODAY.Schad, Tom (February 13, 2022). "Speedskater Erin Jackson becomes first Black woman to win gold medal in individual event at Winter Games". USA TODAY.
  19. Shintaro Kano. (13 February 2022). «Erin Jackson's gold-medal story, co-written by Brittany Bowe, is "unbelievable"» olympics.com.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]