Wrocław
Wrocław[1] ([ˈvrɔt͡swaf] Ahoskera (i · ?), alemanez: Breslau) Poloniako hego-mendebaldeko hiria eta Silesia Behereko voivoderriko hiriburua da. Oder ibaiaren ertzean dago. 2010ean, 632.996 biztanle zituen.
Trenbide gune garrantzitsua da. Administrazioa, merkataritza eta industria (metalurgia, kimika, ehungintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) dira ekonomia jarduera nagusiak. Monumentu ugari ditu, gehienak Bigarren Mundu Gerraren ondoren berrituak: San Joan Bataiatzailearen katedrala, XIII-XIV. mendeetako eliza gotikoak eta XVIII. mendeko unibertsitate barrokoa.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Poloniaren mende egon zen X. mendetik aurrera. 1241. urtean, mongolek hustu zuten eta alemaniarrek konkistatu eta berriro eraiki ondoren, Bohemiako etxearen mende egon zen 1335. urtetik aurrera. 1526. urtean Habsburgotarren esku zegoen eta 1742. urtean, Silesiako lurralde gehienak bezala, Prusiari lotu zitzaion. Kalte handiak jasan zituen bi mundu gerretan.
Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiriko hegoaldeak A8 autobidera du sarbide zuzena, Berlin, Dresde, Krakovia eta Silesia Garaiarekin lotzen duena. Bestalde, A8 autobideak — "Wrocławeko eraztuna" deitua — mendebaldea zeharkatzen du; A4-ak iparraldea lotzen du Poznań, Bydgoszczekin, eta S8-ak Oleśnica, Łódź, Varsovia eta Białystok hiri poloniarrekin.
Wrocławeko aireportuak Nikolas Koperniko du izena. Hiriko autobus zerbitzu publikoak aireportua hiriarekin lotzen du, egunez, 406 linearen bidez eta gauez, ordea, 249 linearen bidez. Aireportuaz gain, ibai-portua dago, Oder ibaian.
Hiri barruko garraio publikoari dagokionez, Miejskie Przedsiębiorstwo Komunikacyjne - MPK (Udal Garraio Enpresa) konpainiak autobus lineak eta 22 tranbia linea kudeatzen ditu. Tiketak kioskoetan eta autobus eta tranbia geralekuetako salmenta makina automatikoetan eros daitezke.
Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 16.3 | 19.7 | 25.2 | 32.0 | 33.9 | 38.0 | 37.9 | 38.9 | 35.3 | 26.6 | 22.0 | 17.7 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 2.4 | 3.9 | 8.4 | 14.4 | 19.6 | 22.2 | 24.6 | 24.3 | 19.3 | 14.0 | 7.4 | 3.2 | 13.6 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -0.7 | 0.5 | 3.9 | 8.9 | 14.1 | 16.8 | 18.9 | 18.5 | 13.9 | 9.3 | 4.0 | 0.4 | 9.0 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −4.2 | −3.5 | −0.4 | 3.2 | 7.9 | 11.2 | 13.1 | 12.5 | 8.9 | 4.7 | 0.4 | −2.7 | 4.3 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −29.4 | −32.0 | −22.1 | −6.3 | −3.1 | 1.1 | 4.7 | 2.9 | −4.0 | −6.0 | −15.5 | −22.7 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 27 | 25 | 32 | 33 | 59 | 71 | 81 | 67 | 47 | 32 | 35 | 32 | 541 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 14 | 12 | 12 | 10 | 13 | 12 | 14 | 13 | 11 | 13 | 15 | 12 | 151 |
Eguzki orduak | 54 | 74 | 125 | 204 | 250 | 251 | 251 | 247 | 166 | 119 | 67 | 47 | 1855 |
Hezetasuna (%) | 84 | 82 | 77 | 71 | 71 | 72 | 71 | 72 | 78 | 81 | 86 | 86 | 77.6 |
Iturria: [2][3][4] |
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 14.9 | 19.7 | 25.2 | 29.5 | 31.0 | 32.8 | 36.2 | 35.0 | 31.8 | 28.1 | 20.6 | 16.4 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 1.3 | 3.2 | 7.9 | 13.6 | 18.8 | 22.0 | 23.4 | 23.2 | 19.3 | 14.1 | 7.4 | 3.0 | 13.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -1.8 | -0.5 | 3.2 | 8.0 | 13.1 | 16.5 | 17.7 | 17.2 | 13.4 | 8.9 | 3.9 | 0.2 | 8.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -5.3 | -4.0 | -0.9 | 2.8 | 7.1 | 10.7 | 12.0 | 11.6 | 8.7 | 4.6 | 0.6 | -3.1 | 3.7 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -30.0 | -27.0 | -23.8 | -8.1 | -4.0 | 0.2 | 3.6 | 2.1 | -3.0 | -7.6 | -18.2 | -24.4 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 28 | 26 | 26 | 39 | 64 | 80 | 84 | 78 | 48 | 40 | 43 | 34 | 590 |
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 7.3 | 6.6 | 7.2 | 7.7 | 9.6 | 10.0 | 9.7 | 8.4 | 7.9 | 7.1 | 9.2 | 8.6 | 99.3 |
Eguzki orduak | 49.0 | 65.0 | 107.0 | 142.0 | 198.0 | 194.0 | 205.0 | 197.0 | 139.0 | 108.0 | 52.0 | 39.0 | 1495 |
Iturria: NOAA[5] |
Herritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Adolph Menzel (1815-1905), margolaria.
- Theodor Mommsen (1817-1903), idazlea.
- Paul Ehrlich (1854-1915), biologoa.
- Gerhart Hauptmann (1862-1946),
- Alois Alzheimer (1864-1915), psikiatra eta neurologoa.
- Fritz Haber (1868-1934), kimikaria.
- Max Born (1882-1970), fisikaria.
- Otto Stern (1888-1969), fisikaria.
- Edith Stein (1891-1942), karmeldarra.
- Manfred von Richthofen "Baroi Gorria" (1892-1918), militarra.
- Reinhard Selten (1930-), ekonomialaria.
- Mirosław Hermaszewski (1941-), astronauta.
- Wanda Rutkiewicz (1943-1992), alpinista.
Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wrocław Poloniako hirugarren unibertsitate-hiririk handiena da eta 135.000 ikasle inguru ditu, 30 unibertsitate eta eskolatan; haien artean, aipagarrienak hauexek dira:
- Wrocławeko Unibertsitatea (Uniwersytet Wrocławski), 47.000 ikaslerekin,
- Wrocławeko Politeknikoa (Politechnika Wrocławska), 40.000 ikaslerekin,
- Wrocławeko Ekonomia Unibertsitatea (Uniwersytet Ekonomiczny we Wrocławiu), 18.000 ikaslerekin,
- Wrocławeko Ingurumen eta Osasun Zientzien Unibertsitatea (Uniwersytet Przyrodniczy we Wrocławiu), 13.000 ikaslerekin eta
- Wrocławeko Medikuntza Unibertsitatea (Uniwersytet Medyczny we Wrocławiu), 6.000 ikaslerekin.
Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Donostiarekin batera, 2016ko Europako kultura hiriburu izendatu zuten.
Museoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Museoa | Helbidea |
---|---|
Arkeologia museoa | Cieszyńskiego 19 |
Arkitekturaren museoa | Bernadyńska 5 |
Hileta-Artearen museoa | Wita Stwosza 32 |
Historiaren Museoa | Kazimierza Wielkiego 35 |
Historia Naturalaren Museoa | Sienkiewicza 21 |
Mineralogiaren Museoa | Kuźnicza 22 |
Museo Etnografikoa | Traugutta 111/113 |
Museo Nazionala | Powstańców Warszawy 5 |
Telekomunikazioen Museoa | Krasińskiego 1 |
Udal Artearen Museoa | Rynek 1 |
Unibertsitateko Museoa eta dorrea | Uniwersytecki 1 |
Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wrocławek opera etxea eta areto filarmonikoa ditu. Opera Etxea Świdnicka kaleko 35. zenbakian dago eta Areto Filarmonikoa, berriz, Piłsudskiego kaleko 19. zenbakian.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wrocławeko futbol-talde nagusia Poloniako futbol ligako lehen mailako Śląsk Wrocław da: haren egoitza eta jokolekua Wroclawko Udal Estadioan da. Saskibaloiari dagokionez, Śląsk Wrocław taldeak Poloniako maila goreneko ligan jokatzen du.
2012an Poloniak eta Ukrainak elkarrekin antolatu zuten UEFA Euro 2012 futbol-txapelketaren egoitzetako bat izan zen Wrocławko Maślice Estadioa.
Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wrocławek ondorengo hiriekin dauzka senidetza hitzarmenak sinatuta:
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oder.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/7/29 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
- ↑ (Errusieraz) pogoda.ru.net. КЛИМАТ ВРОЦЛАВА. .
- ↑ (Polonieraz) Tvnmeteo.tvn24.pl. 32 stopnie we Wrocławiu. Padł rekord z 1968 Roku. .
- ↑ (Polonieraz) Meteomodel.pl. Rekordy temperatury w Polsce – Pogoda i Klimat. .
- ↑ (Ingelesez) NOAA. Wroclaw (12424) - WMO Weather Station. .
- ↑ .
- ↑ .
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Wroclaweko Udal webgunea (Polonieraz) (Alemanez) (Ingelesez) (Italieraz)
- Wroclawi buruzko artikulua ARGIA aldizkarian
|
![]() |
Europako kultura-hiriburuak | ![]() |
---|---|---|
1985 Atenas • 1986 Florentzia • 1987 Amsterdam • 1988 Mendebaldeko Berlin • 1989 Paris • 1990 Glasgow • 1991 Dublin • 1992 Madril • 1993 Anberes • 1994 Lisboa • 1995 Luxenburgo hiria • 1996 Kopenhage • 1997 Tesalonika • 1998 Stockholm • 1999 Weimar • 2000 Reykjavik • Bergen • Helsinki • Brusela • Praga • Krakovia • Santiago de Compostela • Avignon • Bolonia • 2001 Rotterdam • Porto • 2002 Brujas • Salamanca • 2003 Graz • 2004 Genova • Lille • 2005 Cork • 2006 Patras • 2007 Luxenburgo hiria eta Eskualde Handia • Sibiu • 2008 Liverpool • Stavanger • 2009 Linz • Vilnius • 2010 Essen • Istanbul • Pécs • 2011 Turku • Tallinn • 2012 Maribor • Guimarães • 2013 Košice • Marseilla • 2014 Umeå • Riga • 2015 Mons • Plzeň/Pilsen • 2016 Donostia • Wrocław • 2017 Aarhus • Pafos • 2018 Leeuwarden • Valletta • 2019 Matera • Plovdiv |