Erne (sindikatua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erne
Izen osoaErtzainen Nazional Elkartasuna
GoiburuaErnetik aurrera
Sorrera1984
Idazkaria nagusiaRoberto Seijo
Nazioarteko afiliazioaEurocop
Egoitza nagusiaBilbo
Webguneawww.erne.es

Erne (Ertzainen Nazional Elkartasuna izenaren akronimoa) Ertzaintzako sindikatuetako bat da, 1984an sortua.

1998an, Ertzaintzaren sindikatu nagusia bilakatu zen, ELAri lehen zeukan nagusigoa kenduz. 1999an 3.000 afiliatu zituen, eta urte horretan egin zuen bere V. Biltzarra. Biltzar hartan oso kritiko agertu zen Ertzaintzaren arduradunek kale-borrokaren eta ETAren jardunaren aurrean zuten jarrerarekin. Aurretik ere maiz kritikatu zituen Ernek Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko eta Ertzaintzako buruzagiak. Kritika horiek zirela eta, Teo Santos Erneko bozeramaile izandako ertzaina espedientatu egin zuen Herrizaingo Sailak. 2000. urteko otsailean, Erne sindikatuak Basta Ya ekimenaren ETAren aurkako agiriarekin bat egin zuen. Sindikatuaren atxikimendu eta jarrera-hartze politikoek ere jaso zuten kritikarik Erneren lehen urteetako buruzagien aldetik. 2001. urteko urtarrilean, bere egoitzaren aurkako atentatua jasan zuen Ernek.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]