Erraldoien hilobiak
Erraldoien hilobiak Sardiniako uhartean aurki daitezkeen gorpuak ehorzteko eraturiko monumentu megalitikoak dira. Taldeko hilobiak dira, nuraga kulturak eraikiak. Europar kontinentean ez daude hilobi horien parekoak: laukizuzen oinplanoa lurrean sartutako harrizko lauzekin eraikitako abside batekin.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Funtsean hilobi hauek 5 eta 15 metroko luzeraz eta 1 eta 2 arteko garaieraz duen hil ganberak dira. Egituraren aurrealdean zirkuluerdi batekin mugatuta dago, sinbolikoki, zezen baten adarrak. Zirkuluerdi horren erdian hilobi zaharrago bat egoten zen non zulo txiki batez hilobian sartzerik baitzegoen. Zulo horren ondoan obelisko bat altxatzen zen, sardieraz betile; azken honek ziur aski hildakoen loa zaintzen duten jainkoen edo arbasoen sinboloa.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erraldoien hilobiak nuraga kulturako partaideek hildakoak gordetzen zituzten tokiak ziren. Normalean, herrietatik kanpo egoten ziren eta bertan pertsona asko lurperatzen zen, 100tik 300etara. Tribu partaideek toki horietara hurbiltzen ziren hildakoei omenaldiak egiteko. Hilobian sartu aurretik hildakoei haragia kentzen zieten eta horren aztarnak berreskuratu diren hezurretan ikus ahal izan da. Hildakoak asko zirenean orduan lur azpian sartzen ziren. Hilobi horietan hildakoak ez ziren gizarte-mailen edo hierarkien arabera jartzen; guztientzat trataera bera egiten zen.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hilobi nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Su Mont'e s'Abe, Olbia
- Sa Dom'è s'Orcu, Quartucciu
- Aiodda, Nurallao
- Coddu Vecchiu eta Li Lolghi, Arzachena
- Sa Dom'è s'Orcu, Siddi
- Imbertighe, Borore
- Madau, Fonni
- Muraguada, Bauladu
- Osono, Triei
- Tomb of San Cosimo, Gonnosfanadiga
- S'Ena'e Thomes, Dorgali
- Bainzu, Borore
- Sa Farch'e S'Artare, Seneghe
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Pascaredda, Calangianus
-
Li Lolghi, Arzachena
-
Madau, Fonni
-
Barrancu Mannu, Santadi
-
Lu Brandali, Santa Teresa Gallura
-
Iloi
-
Iloi 2
-
San Cosimo, Gonnosfanadiga
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erraldoien hilobiak |