Errege Erruki Etxea (Tutera)

Koordenatuak: 42°03′38″N 1°36′35″W / 42.060672°N 1.6097883°W / 42.060672; -1.6097883
Wikipedia, Entziklopedia askea
Errege Erruki Etxea (Tutera)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaTutera
Koordenatuak42°03′38″N 1°36′35″W / 42.060672°N 1.6097883°W / 42.060672; -1.6097883
Map

Errege Erruki Etxea Tuteran (Nafarroa Garaian) zegoen XVIII. mendeko jauregia zen. Gaur egun bakarrik neoklasiko estiloko fatxada nagusia gordetzen da. Gaur egun erabat moldatu da lau izarretako hotela izateko, AC Ciudad de Tudela hotela alegia. Instituzioak kaleari eman dio izena, Erruki edo Miserikordia kalea.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gordentzen den elementu historiko bakarra, esan dugunez, fatxada neoklasikoa da. Fatxada horretan oreka eta neurritasuna dira nagusi.[2] Dirudienez, bertan zegoen eliza erretaulak ere neoklasizismokoak ziren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuterako Errege Erruki Etxea 1771an sortu zen. Ignacio Mur, Francisca Ugarte eta Francisca Hugarte y Francia proiektuaren bultzatzaileak izan ziren. Eraikina Jose Marzal tuterarrak zuzendu zuen, horretarako Ventura Rodríguezen estiloa jarraituz. Instituzio honen helburua pertsona pobreak jasotzea zen. XIX. mendean Erruki Etxeak jende gehiago jasotzeko eraikina moldatu zuen. Eliza 1859 eta 1862 artean altxatu zen. Urte batzuk hutsik gelditu zen eta, ondoren, zaharren egoitza gisa erabili zen. 2001tik AC Ciudad de Tudela hotela egiteko erosi zen, bakarrik fatxada zainduz.[3] Zaharrentzako beste eraikin bat egin, Alberto Pelairea kalean, eta horrek oraindik Errege Erruki Etxea izena mantentzen du.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martínez-Escalada, J. (1999). Historia de Tudela contada por sus calles. Navarro&Navarro, Zaragoza, 565 or.
  2. García Gainza, M.A., Heredia Moreno, M.C., Rivas Carmona, J. eta Orbe Sivatte, M. (1980). "Merindad de Tudela", Catálogo Monumental de Navarra, Vianako Printzea, Iruñeko Apezpikua, Nafarroako Unibertsitatea, I. liburuki, 492 or.
  3. https://achotels.marriott.com/es/hotels/ac-hotel-ciudad-de-tudela[Betiko hautsitako esteka]
  4. http://www.rcmisericordia.com

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]