Edukira joan

Erregela paralelo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marrazketa-taula bat eta bertan lerro paralelo horizontalak zuzenean egiteko moduko erregela paralelo bat.

Paralex erregela edo erregela paraleloa esaten zaio eskuz egindako tradiziozko marrazketa teknikoan marrazketa-mahai edo marrazketa-tauletan erabiltzen ziren erregela bereziei, polea eta hari, sokatxo edo errail txikien bidez mugitu eta finkatzen zirenak.

Paralex erregelekin eta arkatz edo markatzaileekin lerro horizontal paraleloak zuzenean marrazteko aukera zegoen. Eskuaira eta kartaboi joko bat erabilita perpendikularrak eta horizontalarekin batera angelu ohikoenak erraz marrazteko balio zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]