Arkatz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arkatza

Arkatza paperean idatzi edo marrazteko erabiltzen diren tresnetako bat da. Grafito eta buztinezko ziri bat izaten du barrualdean, gehienetan zurezko estalkiarekin. Arkatzarekin idatzitakoa erraz ezaba daiteke ezabagoma erabiliz.

Egun oraindik sarri erabiltzen bada ere, bolalumak hartu du haren tokia neurri handi batean.

Arkatz bigunak eta gogorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grafitozko arkatz motak:

  • Arkatz bigunak: Mina oliotsua, erraz puskatzekoa, beltzarana eta oso potoloa da. B hizkiz identifikatzen dira eta lan artistikoetan erabilgarriak dira, itzalak eta beste efektuak egiteko erabil daitezkeelako.
  • Arkatz gogorrak: Mina lehorra eta grisa, eta zerbait txikiagoa. H hizkiarekin identifikatzen da. Honekin marra fina, eta gris argitsua egiten da. Marrazki teknikoetan erabilgarria.

Arkatzaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


1660\1665.utean baino lehenago grafito bilduleku handi bat aurkitu zuten Seathwaite Fell-en Inglaterran. Beste grafito bilduleku batzuk aurkitu arren, horietan grafitoa txikitu eta zikinkeriak kendu behar zituzten, Seathwait Fell-en ez bezala. Nuremberg-en Alemania lehen aldiz fabrikatu zituzten arkatzak 1662. urtean. Grafitoaren, sulfuroaren eta antimonioaren nahasketa erabili zen. Besteek arkatz ilunak egiten zituzten bitartean Koh-I-Noor-ek horia asmatu zuen.

Arkatz motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Materialaren fabrikazioaren arabera: grafitozko arkatzak , ikatz eta egurrezko arkatzak , clarion arkatzak , oliozko arkatzak eta acuarela arkatzak

Erabileraren arabera: Karpinteria arkatzak , copia arkatzak, borra daitezken koloretako arkatzak , reproduzitu ezinak, estenografo arkatza eta golf arkatza

  • Formaren arabera:Triangularra , hexagonala , borobila eta flexiblea

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Antzinan arkatzak animali azaletan (ardi larruetan)eta cordeletan bilduta zeuden XVIII. Menderarte italiarrek egurrezko arkatza asmatu zuten arte.
  • Arkatz baten moztura transbersala, zirkularra, elíptikoa, hexagonala edo triangularra izan daiteke
  • Lehenengo aldiz arkatzari ezabagailu bat jarri ziona arkatzaren puntan Liam izan zen 1858. urtean
  • "HB"arkatzarekin lerro zuzen bat egiten badugu grafitoa amaitu arte 56.000 metroko luzera izango du lerroak
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arkatz Aldatu lotura Wikidatan


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.