Errekalde etxea

Koordenatuak: 43°11′N 2°19′W / 43.18°N 2.31°W / 43.18; -2.31
Wikipedia, Entziklopedia askea
Errekalde etxea
Errekalde etxearen irudia.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAzkoitia
Koordenatuak43°11′N 2°19′W / 43.18°N 2.31°W / 43.18; -2.31
Map
Arkitektura

Errekalde etxea Gipuzkoako Azkoitia udalerrian dagoen XVI. mendeko jauregi bat da. Azkoitiko Alde Zaharran dago, Balda plazan eta Iribe jauregiaren alboan. Behealdean, Errezil taberna dago, hortik herritarrek Errexil etxea deitua izatea re.

Azpeitia aldera ematen zuen atearen ondoan dago (egun ate hori desagertua dago), eta aurreko aldean ageri den Ama Birjinaren irudia ate hartan egon zen garai batean. Antzinako dorrearen elementu garrantzitsuak ditu, eta XVII. mendean eraldatu egin zuten.

Alde zaharreko etxe multzo baten bukaeran dago, eta ezkerreko aldea beste eraikin bati atxikia du. Lau solairu eta ganbara ditu.

Aurreko aldean, beheko solairua eta lehena harlanduz eginak daude, eta gainerakoak adreiluz eginak daude, eta igeltsuztatuak. Bao guztiak angeluzuzenak dira, sarbide nagusia izan ezik; zirkuluerdiko arkua du sarbide horrek, eta aski ederra da, dobela bikainekin egina. Ate horretatik barrena, ezkaratzera iristen da.

Lehen solairuan balkoi bat egin diote, hormaren arrasean jarria, eta leiho bat. Bigarren solairuan, balkoi irten bat dauka erdian, triangelu formako frontoi bat duela goian, eta haren albo bakoitzean, leiho bat. Hirugarren solairuan eta ganbaran, bi balkoi ageri dira bakoitzean, biak hormaren arrasean jarriak.

Errekalde etxeak lotura du Bakearen Markesen etxearekin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]