Errepasatze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errepasatzeko eskuzko jostorratza.

Errepasatzea edo saretzea galtzetin, galtzerdi, panti edota leotardo urratuak eskuz konpontzean datzan jarduera da. Horretarako orratzaren puntan kako eta kisketa bana dauzkan jostorratz berezia erabiltzen da. Jostorratza eskuzkoa zein elektrikoa izan daiteke.

Errepasatzailearen lanbidea oso hedatua zegoen Poloniako Herri Errepublikan, batez ere 1960ko, 1970eko eta 1980ko hamarkadetan.[1] Nylonezko jantziak Polonian garestiak zirenez, hango emakumeek galtzerdi eta panti urratuak konpontzera eramaten zituzten. Galtzetinak etxean saretu ohi ziren; ez, ordea, galtzerdiak eta pantiak. Nylonezko jantzien fintasunak errepasatzea lan nekeza bihurtzen du jostorratz bereziak behar izateagatik, baita tresna hauek erabiltzeko teknikaren ezagutzaren aldetik ere.

1990eko hamarkadatik aurrera errepasatzea errentagarria izateari utzi ahala, errapasatzailearen lanbidea galduz joan da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Polonieraz) Adamczyk, Piotr. (2017-07-15). «Złap oczko! (Historia jednego przedmiotu cz. 82)» Elbląska Gazeta Internetowa (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]