Errepideen eta erresumen liburua (al-Bakrī)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Errepideen eta erresumen liburua (Arabieraz: كتاب المسالك والممالك, Kitāb al-Masālik wa'l-Mamālik) Abu Abdullah al-Bakriren XI. mendeko geografia testu baten izena da. 1067-8an idatzi zuen Kordoban, al-Andalus (gaur egungo Espainia). Al-Bakrik merkatarien kontuetan, Muhammad ibn Yusuf al-Warraq-en idazkietan (Ipar Afrikako Topografiari buruz) eta Abraham ben Jacobek idatzitako lanetan oinarritu zen. Nahiz eta Al-Bakrik ez zuen al Andalus utzi, bere idazkietan historialari garaikideen beste bidaiari batzuen kontuak modu objektiboan aztertzen ditu, eta idatzi zuen geheiena beste hainbat iturrietan oinarrituta dago.

Ozeano Atlantikoko eskualde zabal bat deskribatu zuen, Sahararen zehar, Afrika Erdialdera, geografia, jendea, kultura eta egoera politiko bakoitzaren deskribapenak emanez. Errepideen eta erresumen liburua gaur egun modu zatikatuan bakarrik dago. Batzutan, bederatzigarren mendean ibn Khordadbehek idatzitako izen bereko lan batekin nahastu egiten da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]