Errizino-olio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errizino olio» orritik birbideratua)
Errizino-olio botilatxoa.

Errizino-olioa akain-belarraren hazitik ateratzen den landare olio mota bat da. Likidoa kolore gabea edota arinki horixka bat du, ez du usainik eta zapore oso motela du. Irakite puntua 313 ° C eta 961 kg / m3-ko dentsitatea ditu. Dauzkan koipe azido kateen %90a azido errizinoleikotik datorzkio; bere beste osagai narbarmenetako batzuk azido oleikoa eta azido linoleikoa dira.

Antzinatik sendagarri erabilpenak eman zaizkio, denetan ezagunena libragarri gisa. Bestalde, Hego Euskal Herria eta Espainian Espainiako Gerra Zibilan eta ondorengo Francoren diktadurako jazarpenean ohiko zigorren artean errizino-olio gaindosiak edatera derrigortzea zegoen, bereziki emakumeei, libragarria izanik, pixa eta kaka eraginarazi eta denen aurrean lotsagarri gera zitezen[1][2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]