Errumania Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errumania Handiaren mapa politikoa.

Errumania Handia terminoa (errumanieraz: România Mare), oro har, Errumaniako Erresumaren mugei erreferentzia egiten dion kontzeptua da, gerra-arteko garaian lortutako Elkarte Handia.[1] Ideia pannazionalista[2][3] bat ere bada.

Kontzeptu gisa, errumaniera hizlari guztiak bilduko dituen estatu-nazioa sortzea du helburu nagusia.[4][5][6][7][8] 1920an, Transilvania, Bukovina, Bessarabia eta Banat, Crișana eta Maramureșko zatiak batu ondoren, Errumaniako Estatuak bake-garaian inoizko hedapen geografikorik handiena eskuratu zuen (295,049 km2). Gaur egun, kontzeptua printzipio gidaria da Errumania eta Moldavia bateratzeko.

Ideiak baditu parekoak Europako beste leku batzuetan, hala nola Bulgaria Handia, Megali Idea, Jugoslavia Handia, Hungaria Handia edo Italia Handian.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]