Eskalada-graduazio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eskalada graduazioa eskaladan igoera-bideen zailtasuna neurtzeko erabiltzen den sailkapen bat da. Egun, anitz dira eskalada igoeren zailtasuna neurtzen duten sailkapenak, baina oro har, igoera burutzeko mugimenduen zailtasuna, arriskua eta igoerak eskatzen duen erresistentzia batera hartzen dituzte kontuan.

Eskalada graduazioen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Yosemite Sistema Hamartarra, 1etik 5erako mailak dituena zailtasun ordenan, baina hauen barnean sailkapen gehigarriak dituena, zenbakiak eta letrak baliatuz, adibidez 5.11.a
  • Britainar sistema:
    • adjektibo-graduazioa, igoeraren zailtasun orokorra neurtzen duena (E Easy kategoriatik ; HVS Hard Very Severe kategoriara)
    • graduazio teknikoa, igoerako mugimendu zailenak kontuan hartzen dituena
  • UIAA Union Internationale des Associations d'Alpinisme erakundeko sistema, I mailatik VII mailara bitarteko zailtasun-mailak hartzen dituena, - eta + sailkapen gehigarriekin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.