Esklabo lantegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Esklabo-lantegiak edo esplotazio-lantegiak, herri azpigaratuetan (gehienbat Asian) kokatzen diren fabrikak dira. Hemen, enplegatuak soldata oso txikiengatik lan egiten dute, arropa, jostailuak, oinetakoak eta abar manufakturatzen. Langileak ingurune gogor batean lan egitera behartuta daude aireztapen sistema desegokiekin. Batzuetan, abusu fisiko, psikologiko edota sexualetara lotuta daude, lan egoera arriskutsuetara eta ordutegi oso luzeetara.

Gaur egun multinazionalek gero eta etekin gehiago lortuz, botere gehiago nahi dute. Horretarako, hainbat eta hainbat estrategia martxan ipintzen dituzte: Beste multinazional edo enpresa erosi, haien dendak estrategikoki kokatu, deslokalizatu…

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Filialak: Lantegi hauetan multinazionalarentzat zuzenki produzitzen da.
  • Azpikontratak: Enpresa lokalen jabetzak dira eta multinazionalak hornitzen dituzte.Normalean multinazionalak prozesu azpikontrata baten bidez jokatzen dute eta honela ez dira langileen jabe zuzenak.
  • Isilpeko ekonomia :Herrialde garatuetan ematen den tailer motak dira. Enpresak lan egiteko baimenik gabeko langileak (immigrante ilegalak normalean) enplegatzen dituzte, soldata bat media lokalaren azpitik ordaintzen. Ez dute gizarte segurantzari enplegatuen presentzia adierazten eta honela, babespenik gabe geratzen dira arazoren bat badaukate.

Haurren esplotazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lantegi hauek lotura gogor bat dute haurren esplotazioarekin. Enpresa batzuei haien fabriketan haurrak erabiltzeagatik leporatu diete. Baina multinazionalak azpikontraten bidez haien produkzioa bideratzen dutenez, errugabetu geratzen dira. Gainera, herrialde tailer askotan mugimendu sindikala debekatzen dute eta horrek langileen protestak oztopatzen ditu.

Hala ere, konpainia batzuek publizitate kanpainak antolatzen dute beraien produktuak ez direla haurren lanarekin egiten argitzeko. Haien langileen soldaten zerrendak argitaratzen dituzte, bidezko soldata ordaintzen ordaintzen dituztela probatzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fenomeno hau ez da bakarrik gaur gertatzen. Izatez, XIX. eta XX. mendeetan, Europan eta AEBetako imigranteei eta prestakuntza maila gutxiko langileei esplotazio-lantegietan lana ematen zieten enpresak aurkitu ziren. Arazo horri aurre egiteko, sindikatuek eta lege berriek enpresa buruak enplegatuen segurtasuna eta lan baldintzak hobetzera behartu zituzten.

Lantegien aurka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait sindikatu, lantegi hauen aurka dauden taldeak lagundu dituzte. Langile behartsuengatik egiten dute, baina ere haien onuragatik. Esplotazio lantegietan produzitzen diren produktuak lehiakorragoak direnez lehen munduko herrialdetan baino, sindikatuak pentsatzen dute egoera hau haien langileen lana galtzea eragin ahal duela.

Esplotazio lanarekin amaitzea mugimendu anti-globalizazioaren helburuetako bat da. Honek multinazional asko akusatu baititu, horien artean, “Nike” eta “Walt Disney”, tailer hauen erabilpenagatik. Argudiatzen dute honen arazoa atzerrian dauden soldata baxuak, herri garatuetako langabeziaren ondorioa dela.

Lantegien alde[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baina ba dago tailerren alde dagoen jendea. Uste dute lantegiak onuragarriak direla garatzen ari diren herrialdeen ekonomiarako. Argudiatzen dute herrialde horietako jendeentzako onurak ekartzen dietela: lanpostuak, dirua eta diruarekin herrialdearen ekonomiaren berpizkundea.

Johan Norberg, idazle suediarra, globalizazioaren, kapitalismoaren eta immigrazioaren sustatzailea, lantegi hauen papera defendatzen du eta hau esan zuen:

Lana benetan gogorra dirudi eta lan egoerak ospelak dira gure fabrikekin konparatuta. Baina hori ez da haiek egiten duten konparazioa. Haiek Nike-eko lana lehen bizitzen zuten tokiarekin konparatzen baitute. Ho Chi Minh (antzinako Saigon) ordaintzen den hilero batez besteko soldata 54$-ekoa dela, hiru aldiz estatuko enpresa batean baino. Duela 10 urte, langileak oinez fabriketara joan behar ziren. 3 urte geroago bizikletak ordaindu ahal dute, hortik 3 urtera, motorrak. Gaur egun, lehen langileak autoz joan ahal dira lanera.