Eskupilota trinketean buruz buru

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskupilota trinketean buruz buru
Mikel Larrañaga trinketeko jokalariari arabarrari egindako elkarrizketa, trinketeko jokamoldeen inguruan.
Jokamoldea
MotaEskupilota
InstalazioakTrinkete
Jokalari kopurua2

Eskupilota trinketean buruz buru eskupilota jokamolde bat da, trinkete batean bi pertsonen artean jokatzen dena.

Pilotarien arteko harremana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskupilotako jokamolde honetan duelua simetrikoa da, konkretuki buruz burukoa, hau da, bat baten kontra. Horrekin batera, kontra-komunikazio harremana ere ematen da. Gainera, pilotarien artean erlazio baztertzailea eta egonkorra emango da, eta beraz, erlazio antagonista emango da. Horretaz aparte, lehenengo sakean izan ezik, sakearen arduraduna aurreko tantoaren irabazlea da.

Jokamolde honetan ez dago emakumeen txapelketarik, emakumeek ez dutelako ohitura trinketean jokatzeko, beraz, esan dezakegu orokorrean edo guztiz gizonezkoak aritzen direla.

Pilota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal pilotako pilota

Gizonezkoen artean 4 arauzko kategoria ditugu: kadeteak (15-16 urte), jubenilak (17-18 urte), 22 azpikoak (19-21 urte) eta nagusiak (22 urtetik aurrerakoak). Horrekin batera, kategoria bakoitzerako pilotak era batekoak izango dira. Hauek dira pilota nagusiak:

PILOTAREN PISUA DIAMETROA KOLOREA MATERIALA
NAGUSIAK 95-97 59-60 NAHI DENA, BAINA IKUSGARRIA IZAN BEHAR DA LARRUA

Pilota eskuz kolpa dezakegu soilik, eskumuturrak salbuespen, eta noski, sakerako hartu daiteke pilota, baina behin pilota aterata jo egin behar da momentu oro. Jokalariek eskuak babes ditzakete takoekin.

Pilotari baten takoak

Espazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Instalazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskupilotaren jokamolde hau, izenak esaten duen moduan, trinketean jokatzen da eta honek ezaugarri / atal hauek ditu:

  • Trinketean bi zati bereizten dira: kantxa eta ikusleentzako eremua.
    • Kantxa: zorua, frontisa, ezkerreko horma, eskuineko horma, errebotea, xiloa (estaltzeko aukera), frailea (eskuineko hormaren eta frontisaren arteko angelua estaltzen duen alaka) eta teilatutxoa / taula.
    • Ikusleentzako eremua:  Ezkerreko hormaren eta errebotearen beheko aldean galeria bana dago eta bestela harmailetan kokatu daitezke.
  • Gainera, badaude txapak eta marrak:
    • Txapak: Frontiseko goiko (zorutik 8.5 metrora) eta beheko (zorutik 0.8 metrotara) txapak eta alboetako hormetako eta erreboteko txapak (zorutik 5.5 metrotara). Gutxienez guztiak 15 zentimetro zabal dira eta soinu argia izan behar dute.
    • Marrak: punpako marra eskuzko jokamoldeen sakerako, sakeko marra gomazko paletarako, faltako marra eskuzko jokamoldeen sakerako, sakeko marra larruzko paletarako eta sarerako eta falta-erdiko marra. Gutxienez guztiak 15 zentimetro zabal izan behar dira.
Trinketea

Neurriak hauek izaten dira:

Frontisaren zabalera 9.5 m
Zorutik frontiseko goiko txaparainoko altuera 8.5 m
Zorutik goiko sare edo mugarainoko altuera 9.5 m
Kantxaren zabalera 8 m
Zorutik erreboteko eta alboetako hormetako txapara arteko altuera 5.5 m
Erreboteko sarearen eta eskuineko hormaren arteko distantzia 1 m
Erreboteko sarearen eta ezkerreko taularen arteko distantzia 1 m
Xiloaren zabalera, kanpoaldean 0.6 m
Xiloaren altuera, kanpoaldean 0.6 m
Xiloaren zabalera, barrualdean 0.3 m
Xiloaren altuera, barrualdean 0.3 m
Xiloaren sakonera 0.3 m
Xilotik beheko txaparainoko tartea 0.4 m
Xilotik frailearekiko tartea 0.4 m
Zorutik frontiseko beheko txaparainoko altuera 0.8 m
Frailearen zabalera 0.45 m
Taularen zabalera 1.55 m
Taularen altuera, beheko aldean 1.9 m
Sarearen altuera, beheko aldean 1 m
Sarearen zabalera 0.85 m
Taularen malda 18º
Frontisetik erreboterainoko distantzia 28.5 m
Frontisetik erreboteko teilatutxorainoko distantzia 27.2 m
Ezkerreko saretik erreboteko teilatutxorainoko distantzia 2 m
Ezkerreko saretik erreboterainoko distantzia 3.3 m
Frontisetik ezkerreko sarerainoko distantzia (eskupilotan) 7.25 m
Frontisetik ezkerreko sarerainoko distantzia (herramientan) 4.5 m
Eskupilotako sakerako bote emateko marra 10 m
Eskupilotako falta marra 17.5 m
Gomazko paletarako sakerako marra 15 m
Sarerako eta Larruzko paletarako bote emateko marra 20 m
Media marra 2.5 m

Sake-erresto eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sake-Erresto Eremua Trinketean Buruz Buru

Erresto eremu bat dago buruz-buruko modalitatean, eskupilotako falta marra gainditu behar da, hau da, frontisetik hasita 17,5 metrotara dagoen marra. Falta marra pasatzen ez bada tantoa aurkariarentzat izango da, hau da, aukera bat dago sakea ondo ateratzeko. Trinketeko euskal pilotaren jokamolde batzuetan ez bezala, eskuz buruz-buruko euskal pilotan, trinketean, ez da sakea eskuinetik ezkerrera egin behar, beraz, errestatzailea ezkerreko aldean kokatuko dela esan dezakegu sarea babesteko. Aldi berean, pilota jokoan jartzeko sakatzaileak pilota eskupilotako sakerako bote emateko marraren atzetik punpatu behar du, 10 metrotara dagoen marra frontisetik. Sakean baimenduta dago espazioko betse elementu erabilgarriak ukitzea, hau da, paretak, teilatua eta errebotea. Sakean, sarera zuzenean joan daiteke tantoa lortzeko, beti ere, sare zati hori faltako marraren atzetik badago.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilotariek ez dute leku espezifikorik, nahi duten tokian egon daitezke, hau da, ez dute inolako debekurik jokalekuan zehar lekualdatzeko, beti ere, aurkariari eragozten ez badio. Kasu horretan, tantoa errepikatzea edo tantoa irabazi duenarentzat izatea erabakitzen da.

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo arauak zeharkako jokoen arau orokorrak dira:

  • Federazioaren lizentzia aurkeztu behar da partidua jolastu ahal izateko, aurkeztu ezean, NANa erakutsi ahalko du, baina 72 ordu izango ditu federazioan lizentzia aurkezteko. Hori zure lurraldean jolasten baduzu, bestela ezinezkoa da hori egitea eta galdutzat emango da partidua. Gainera, 10 euro ordaindu beharko ditu federazioari.
  • Jokoari hasiera eman baino lehen epaileen eta jokalarien aurkezpen bat egin behar da.
  • Sakerako zozketa egiteko txanpon bat erabiliko da, alde urdin bat eta alde gorri bat duena. Ateratzen den kolorea izango da sakatzailea.
  • Tantoaren hasiera:
    • Sakeko punpa egin baino lehen ohartarazi behar zaio aurkariari.
    • Aurreko tantoa irabazi duenak ateratzen du, lehenengo sakea izan ezik, auzaz erabakitzen dela.
    • Behin punpa eginda sakea hasitzat emango da.
    • Lehenengo punpa 8,5m-ra dagoen marraren edo markaren atzetik egingo da buruz-buruko jokamoldean. Binakako jokamoldean, aldiz, sakea librea izango da.
  • Jokoaren nondik norakoa:
    • Pilota eramatea: sakea egin ondoren, errestoan pilota frontisera eraman behar da; lehenengo talde batek eraman behar du eta jarraian besteak. Taldean pilotari bat baino gehiago badaude, ez dira txandakatu behar pilota jotzeko.
    • Posizio aldaketa: partidan zehar nahi beste posizio aldaketak egin ditzakete pilotariek.
    • Partidaren amaiera: talde batek puntuazio batera iristean bukatzen da partida:
  • Senior: 50 tantora edo 3ko hoberenera (15 tantora izango dira jokoak, baina berdinketa badago, azkeneko jokoa 10 tantotara jokatuko da).
  • Faltak / tantoak lortu:
    • Hasitako sakea ez denean amaitzen.
    • Sakeko punpa kantxatik kanpo, edota sakeko marraren gainean edo aurrean egiten denean.
    • Sakean, pilotak frontisean jo ondoren, pilotak faltako marraren eta frontisaren artean egiten duenean punpa. Faltako marra 17.5 metrotan dago.
    • Pilotak joko-eremua mugatzen duen marra edo txaparen bat jotzen duenean.
    • Pilotak joko-eremutik kanpoko elementuren bat jotzen duenean, edo mugetatik kanpo irtetzen denean.
    • Pilota ez denean eramaten bigarren punpa egin baino lehen.

Trinketeko arau espezifikoak:

  • Kantxan punpa egin gabe joko-eremutik kanpo doazen pilotak falta dira.
  • Trinketeko partidetan epailea trinketearen barruan egongo da.
  • Pilotak taulan punpa egin arren edo taulan zehar ibili arren, ez da benetako punpatzat hartuko.
  • Zoruan punpa egin ondoren sarea jotzen duten pilotak tanto dira pilota sarera jaurti duen taldearentzat.
  • Teilatupeko sarera zuzenean bidaltzean ere tanto zuzena izango da beti ere lehenik frontisa jo badu.

Denbora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partida bat talde batek puntuazio batera iristean bukatzen da, baina 3 tanteo mota daude, bat maila bakoitzeko. Lehen bezala, nagusietako jokamoldean bakarrik oinarrituko gara:

Nagusiak 40 edo 3ko hoberenera (15era izango dira jokoak, baina berdinketa hausteko joko hori 10era jokatuko dira).

Joko-ekintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakalaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakalariaren Kokapena Trinketean Buruz Buru (S)

Sakean pilotarien kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko irudia ikusita esan dezakegu sakalaria 10 metrotara dagoen marratik atzera egin behar duela lehenego punpa, eta bere aurkaria, berriz, 17.5 metroko marratik atzera egongo da eta ezkerreko aldean, sarera babesteko, pilota eramateko, bai airez edo bai punpa bat egin ostean (airez eramanez gero marratik atzera izan behar da bestela faltatzat hartuko da).

Kolpe motak eta jokaldi nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Atzetik aurrerakoak punpa ostean
  • Beheko boleak
  • Goiko boleak
  • Gantxoak
  • Dejadak
  • Bi paretak

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]