Esloveniako saskibaloi selekzio nazionala
| Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
| Esloveniako saskibaloi selekzioa | ||||
|---|---|---|---|---|
| Ligak | FIBA | |||
| Sorrera | 1992 | |||
| Taldearen koloreak | Urdina, zuria | |||
| Entrenatzailea | ||||
| Uniformeak | ||||
| ||||
Esloveniako saskibaloi selekzio nazionala 1992an sortu zuten saskibaloi txapelketa ofizialetan Eslovenia ordezkatzeko, eta ordutik FIBAren barruan dago. 2005etik aurrera, gizonezkoak EuroBasketeko azken fase guztietarako sailkatu izan dira, 4. postura iritsiz 2009an eta txapeldunak izanda 2017an.
Halaber, lau aldiz jokatu dute Munduko Saskibaloi Txapelketa, 7.ak izan zirelarik 2014an eta 2023an.
Luka Dončić, Edo Murić eta Goran Dragić jokalaririk ezagunenetarikoak dira, besteak beste. Bestela, Igor Kokoškov eta Jure Zdovc entrenatzaile aipagarrienen artean daude.
Gaur egun, Eslovenia 11. postuan dago FIBAren munduko sailkapenean.[1]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olinpiadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olinpiar Jokoetan behin sailkatu ziren, 2020ko edizioan, eta laugarrenak gelditu ziren. 93-107 galdu zuten azken partidan Australiako selekzioarekin (hirugarrenak).
Munduko Txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduko Saskibaloi Txapelketa:
- Zazpigarren postua 2014an.
- Antolatzaileak 1970ean.
- 4 aldiz jokatu dute azken fasea:
- 2006: Bederatzigarrenak.
- 2010: Zortzigarrenak.
- 2014: Zazpigarrenak.
- 2023: Zazpigarrenak.
Europakoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txapeldunak 2017an. Finalean Serbia garaitu zuten (93-85).
- Laugarren postua 2009an.
- Antolatzaileak 2013an.
- 15 aldiz jokatu dute azken fasea:
- 1993: Hamalaugarrenak.
- 1995: Hamabigarrenak.
- 1997: Hamalaugarrenak.
- 1999: Hamargarrenak.
- 2001: Hamabosgarrenak.
- 2003: Hamargarrenak.
- 2005: Seigarrenak.
- 2007: Zazpigarrenak.
- 2009: Laugarrenak.
- 2011: Zazpigarrenak.
- 2013: Bosgarrenak.
- 2015: Hamabigarrenak.
- 2017: Txapeldunak.
- 2022: Seigarrenak.
- 2025: Zazpigarrenak.
Jokalari nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edo Murić (2011-). 100 aldiz internazionala. ? puntu.
- Goran Dragić (2006-2022): 90 aldiz. 1.095 puntu.
- Jaka Lakovič (2001–2013): 86 aldiz. 880 puntu.
- Jaka Blažič (2013–2024): 82 aldiz. 728 puntu.
- Klemen Prepelič (2014–): 78 aldiz. 989 puntu.
- Zoran Dragić (2011-2024): 77 aldiz. 750 puntu.
- Uroš Slokar (2005–2015): 76 aldiz. 344 puntu.
- Jure Zdovc (1992-2000): 53 aldiz. 755 puntu.
- Teoman Alibegović (1992–2000): 52 aldiz. 990 puntu.
- Luka Dončić: (2017–): 49 aldiz. 1.181 puntu
- Jaka Klobučar (2007–2017): 45 aldiz. 134 puntu.
(2025eko iraila arte).
Entrenatzaile nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jure Zdovc (2009).
- Igor Kokoškov (2016-17).
- Aleksander Sekulić (2020-)
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kokoskov hautatzailea 2017an.
- Doncic jokalaria 2017an.
- Muric 2017an.
- Dragic 2018an.