Espainiako Barne Arazoetako Ministerioa
Itxura
(«Espainiako Barne Ministerioa» orritik birbideratua)
| Espainiako Barne Arazoetako Ministerioa | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | Barne Arazoetako Ministerioa eta Espainiako ministerioa |
| Herrialdea | Espainia |
| Eskumendekoak | |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi | |
| Historia | |
| Sorrera | 1812ko apirilaren 6a |
| Ordezkatzen du | Espainiako Sustapen Ministerioa, Ministry of Justice and the Interior of Spain (en) |
| webgune ofiziala | |
Espainiako Barne Arazoetako Ministerioa (ofizialki eta gaztelaniaz: Ministerio del Interior) Espainiako Gobernuko ministerio bat da, bere ardurapean arlo hauek dituena: herri segurtasuna, Estatuko Polizia Kidegoen agintea, segurtasun pribatuaren kontrola eta erregulazioa, immigrazioa, asilo eta errefuxiatze erregimenak, kartzelak, hauteskundeen kudeaketa, babes zibila eta bide segurtasuna.
Egungo Barne Arazoetako ministroa Fernando Grande-Marlaska epailea da, PSOEk izendatua.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Segurtasuneko Estatu Idazkaritza
- Poliziaren Zuzendaritza Nagusia
- Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusia
- Espetxeen Idazkaritza Nagusia
- Nazioarteko Harremanen eta Atzerritartasuneko Zuzendaritza Nagusia
- Barne Arloetako Idazkariordetza
- Idazkaritza Nagusi Teknikoa
- Barne Politikako Zuzendaritza Nagusia
- Trafikoko Zuzendaritza Nagusia
- Babes Zibileko eta Larrialdietako Zuzendaritza Nagusia
- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza Nagusia
Aurreko izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ministerioak aurretik izandako izendapen ofizialak:
- Gobernazio Ministerioa
- Ordena Publikoko Ministerioa
- Barne Arazo eta Justizia Ministerioa
- Barne Arazo eta Gobernazio Ministerioa
- Penintsularen Gobernazio Ministerioa
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala (Gaztelaniaz) (Katalanez) (Galizieraz)