Espainiar kartak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Espainiar karta-sorta.

Espainiar kartak ala espainiar karta-sorta, karta jokoetan jokatzeko karta-sorta mota bat da. 40 kartez osatua dago, eta lau multzo edo palotan[1] banatzen da: urreak, kopak, ezpatak eta bastoiak.

Hego Euskal Herrian gehien erabiltzen diren kartak dira, baina Ipar Euskal Herrian ere ezagunak dira, batez ere musean erabili ohi direnak direlako.

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Multzo bakoitza 1etik 9ra doa (zenbakidun kartak) —halere 1.etik 7ra bakarrik doazen bertsio murriztuagoak ere badaude— eta 10etik 12ra (figurak). Figurak, hurrenkeran, 10 "txota", 11 "zalduna" eta 12 "erregea" dira. Zenbait jokoetan multzo laburretan (urreak eta kopak) eta luzeetan (bastoiak eta ezpatak) banatzen dira.

Izendatzeko orduan, gazteleraz "tres de bastos" esaten duten tokian, alderantzizko joera du euskarazko tradizioak: "hiruko bastoia" esan ohi da. Zenbakidun kartak, beraz, -ko atzizkiarenkin izendatzen dira euskaraz. Figuren kasuan, "errege ezpata" esan ohi da, ez "erregeko", baina forma mistoak izan daitezke beste bi figuren kasuan, "txota ezpata" edo "txoteko ezpata" erabili izan da, eta berdintsu "zaldi kopa" eta "zaldizko kopa".

Figurak Kartak Beste izen batzuk
Erregeak Lapiara.png
Zaldiak 4caballos.png Zaldunak, zaldizkoak.
Txotak 4sotas.png Txankak[1], txotekoak.

Zenbait karta-sortek bi komodin ere badituzte. Horregatik karta-sortak jokoen arabera 40, 48 edota 50 karta izan ditzazkete.

Diseinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

48 kartako multzo espainol librea.

Gaur egun karta-sorta mota honetako bertsiorik ezagun eta hedatuena Gasteizko Heraclio Fournierrek ekoitzia da. Irudi horiek copyright eskubideek babestuta egoten dira.

Wikimedia Commons biltegian badago espainiar karta multzo bat, irudi librez osatua, baina 10ekoak eta komodinak falta ditu[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Tute - Jokoaren arauak» www.ludoteka.com . Noiz kontsultatua: 2019-10-11.
  2. Basquetteur (2014-05-18) English: Complete layout of Spanish playing cards 40/48 setEspañol: Baraja española. Completo, de 40/48 cartas. . Noiz kontsultatua: 2019-10-11.