Karta espainol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karta-sorta espainola.

Karta espainola karta jokoetan jokatzeko karta-sorta mota bat da. 40 kartez osatua dago, eta lau multzo edo palotan[1] banatzen da: urreak, kopak, ezpatak eta bastoiak.

Hego Euskal Herrian gehien erabiltzen diren kartak dira, baina Ipar Euskal Herrian ere ezagunak dira, batez ere musean erabili ohi direnak direlako.

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Multzo bakoitza 1etik 9ra doa (zenbakidun kartak) —halere 1etik 7ra bakarrik doazen bertsio murriztuagoak ere badaude— eta 10etik 12ra (figurak). Figurak, hurrenkeran, 10 "txota", 11 "zalduna" eta 12 "erregea" dira. Zenbait jokotan multzo laburretan (urreak eta kopak) eta luzeetan (bastoiak eta ezpatak) banatzen dira.

Kartak izendatzeko orduan, gazteleraz "tres de bastos" esaten duten tokian, alderantzizko joera du euskarazko tradizioak: "hiruko bastoia" esan ohi da. Zenbakidun kartak, beraz, -ko atzizkiarekin izendatzen dira euskaraz. Figuren kasuan, "errege ezpata" esan ohi da, ez "erregeko", baina forma mistoak izan daitezke beste bi figuren kasuan, "txota ezpata" edo "txoteko ezpata" erabili izan da, eta berdintsu "zaldi kopa" eta "zaldizko kopa".

Figurak Kartak Beste izen batzuk
Erregeak
Zaldiak Zaldunak, zaldizkoak.
Txotak Txankak[1], txotekoak.

Zenbait karta-sortak bi komodin ere badituzte. Horregatik karta-sortak jokoen arabera 40, 48 edota 50 karta izan ditzakete.

Diseinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

48 kartako multzo espainol librea.

Gaur egun karta-sorta mota honetako bertsiorik ezagun eta hedatuena Gasteizko Heraclio Fournierrek ekoitzia da. Irudi horiek copyright eskubideek babestuta egoten dira.

Wikimedia Commons biltegian badago karta espainol multzo bat, irudi librez osatua, baina 10ekoak eta komodinak falta ditu[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Tute - Jokoaren arauak» www.ludoteka.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-11).
  2. Basquetteur. (2014-05-18). English: Complete layout of Spanish playing cards 40/48 setEspañol: Baraja española. Completo, de 40/48 cartas.. (Noiz kontsultatua: 2019-10-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Joseba Aurkenerena: Karta jokoak euskaraz. [1]