Esperantza (eleberria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esperantza (eleberria)
Jatorria
Egilea(k)André Malraux
Argitaratze-data1937
IzenburuaL’Espoir
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ezaugarriak
Genero artistikoaeleberria
Hizkuntzafrantsesa
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaEspainia
Argumentu nagusiaEspainiako Gerra Zibila eta Teruelgo gudua

Esperantza (frantsesez: L'Espoir) André Malraux idazle frantsesak idatzitako eleberri ospetsua da. Liburua Gallimard argitaletxeak plazaratu zuen 1937ko abenduan. Narrazioa Espainiako Gerra Zibilean kokatu zuen, Guadalajarako guduan; borrokan horretan Errepublikaren aldeko indarrek frankistak menperatu zituzten. Gerra zibilaren berri eman nahi zuen André Malrauxek, Europako demokraziek Espainiako Errepublikari laguntza eman ziezaioten-edo. Idazleak ez zuen hori lortu baina eleberriak, orduko gertaerei estuki lotuta, gorde du bere gaurkotasuna.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako 1936ko gerra-hastapenaren fresko zabal bezain bizia eskaintzen digu eleberri antifaxista honek, ia lubakitik bertatik idatzia.[1] Esperantza liburuaren trama osoa alde errepublikanoan oinarrituta dago. Herrialdeko ezker joera desberdinetatik (komunistak, anarkistak, sozialistak ...) antolatzeko eta eraikitzeko modua eta kanpoko laguntzaren berri ematen du. Halaber, Errepublika kanpotik jaso zuen laguntza azaltzen du: Nazioarteko Brigadak eta sobietarren laguntza taktikoa. Malrauxek gerra hasierako zazpi hilabeteko gertaera batzuk kontatu zituen liburu honetan. Kontakizunean hainbat gogoeta tartekatzen ditu, nobelako pertsonaien arteko elkarrizketetan eta pertsonaia horien beraien baitako haurnasketen bidez. Hauek dira hausnartutako gai batzuk: gerra bera, politika, etika eta ideologia, printzipioen eta eraginkortasunaren arteko talka edota jendearen kezkarik oinarrizkoenak, biziraupena edo heriotza.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburua hiru ataletan dago antolatuta:

  • "Ilusioa": Errepublikaren aldeko herritarrek haren gogoberotasuna erakusten dute, etsaiak geldi arazteko esperantzan.
  • "Manzanares": Madrilgo ibaian Errepublikaren indarrek frankistei bidea moztu zieten. Faxistek Madril inguratu zuten eta hiria bonbardatu zuten.
  • "Itxaropena": Abiazioaren eszenak deskribatzen dira Teruel inguruan, Guadalajarako garaipena lortu arte.

Filma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malrauxek berak prestatu zuen filmarako gidoia. Filmak Espoir, sierra de Teruel izenburua zuen eta 1940an zabaldu zen. André Malrauxek eta Boris Peskinek egin zuten.[2] 1945ean Louis-Delluc Saria irabazi zuen.

Zentsura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberria lehendabizi Ce soir egunkari komunistan agertu zen, zatika. Bigarren Mundu Gerra zela eta, zentsuratua izan zen. 1945ean berriro ere plazaratu zen.

Euskarazko itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Esperantza "Literatura Unibertsala" bilduman, Alberdania eta Elkar, Irun/Donostia, 2008. ISBN: 978-84-9746-812-1. Itzultzailea: Karlos Zabala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Inma Errea]ren komentarioa Diario de Noticias de Navarra egunkarian, 2008/09/30.]