Espermatozoide-injekzio intrazitoplasmatiko
Espermatozoide-injekzio intrazitoplasmatiko | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Laguntza bidezko ugalketa |
Identifikatzaileak | |
MeSH | D020554 |
Espermatozoide-injekzio intrazitoplasmatikoa[1] (EIIZ) ernalketa lortzeko espermatozoide bat obuluaren zitoplasman zuzenean sartzen duen teknika da, in vitro ernalketan zenbaitetan aplikatzen dena.[2] Desberdintasunak daude teknika honen eta in vitro ernalketa klasikoaren artean. Intseminazioaren aurreko eta ondorengo urratsak berdinak dira EIIZrik gabeko in vitro ernalketa klasikorako, intseminazioaren teknika baino ez da aldatzen. EIIZ egiteko, obulu bakoitzeko espermatozoide bat baino ez da behar; aldiz, EIIZrik gabeko in vitro ernalketa klasiko batean 50.000 eta 100.000 artean behar dira, espermatozoideak berak sartzeko obuluaren hesiak gainditu behar baititu. Ernaldu ondoren, obulua preenbrioi bihurtzen da eta umetokira transferitzen da bere garapenarekin jarraitu ahal izateko.
EIIZ teknikaren bidezko lehen giza haurdunaldia 1991n izan zen, Gienpiero Palermo doktoreak eta bere laguntzaileek egina.[3]
Enbrioi - transferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanula bat erabiltzen da enbrioi-transferentzia egiteko. Kanula hori leuna baina gogorra izan behar da, erraz apur ez dadin. Gainera luzera jakin bat izan behar du eta muturrak ezin du minik egin. Gainera, malgua izan behar da.
Urratsak:
- Espekulua kokatu
- Umetokiaren lepoa garbitu
- Umetokiaren lepoan dagoen mukiaren xurgapena
- Ekografia abdominala eta transferentzia testa enbrioia kanulan jarri aurretik.
- Enbrioia umetokiaren hondoaren 1-2 cm-tara jarriko dugu.
- Kanula atera
- Mikroskopioarekin kanula egiaztatuko dugu, enbrioia atera dela ikusteko. Enbrioia oraindik kanulan baldin badago, prozesua errepikatuko dugu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Kontsulta-fitxak] [1998]
- ↑ Euskalterm: [Bioetika Hiztegia] [2016]
- ↑ Palermo, G.; Joris, H.; Devroey, P.; Van Steirteghem, A. C.. (1992-07-04). «Pregnancies after intracytoplasmic injection of single spermatozoon into an oocyte» Lancet 340 (8810): 17–18. doi: . ISSN 0140-6736. PMID 1351601..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |