Edukira joan

Espiritu Santuko katedrala (Quetzaltenango)

Koordenatuak: 14°50′01″N 91°31′13″W / 14.8336634°N 91.5202886°W / 14.8336634; -91.5202886
Wikipedia, Entziklopedia askea
Espiritu Santuko katedrala (Quetzaltenango)
Kokapena
Estatu burujabe Guatemala
Department of Guatemala Quetzaltenango
Hiria Quetzaltenango
Koordenatuak14°50′01″N 91°31′13″W / 14.8336634°N 91.5202886°W / 14.8336634; -91.5202886
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1532
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Los Altos Quetzaltenango-Totonicapán (en) Itzuli
IzenaEspiritu Santua
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Arkitektura neoklasikoa

Espiritu Santuko katedrala edo Los Altosko katedrala Gaztelako konkista ondoren altxatutako eraikina da. Gaztelarrek hiri bera Espiritu Santuari eskaini zioten.[1] Hau Tecun Uman kondairazko heroi indigenari garaitu ondoren izan zen. Eraikina 1532 urte ingurukoa da.

Eliza hau Quetzaltenangon sortu zen lehenetarikoa da, eta Quetzaltenangoko irudi gurtuenetako bi ditu: Jainkozkoa Epailea Justua eta Arrosarioko Ama Birjina. Bi irudiak prozesioan ateratzen dira Ostiral Santuan eta urriko jaietan, hurrenez hurren.

Gaur egungo katedralak hiru aldaketa ezagutu ditu gutxienez, eta azkenekoan bakarrik fatxada utzi zen. Horregatik, kanpotik, bi eliza desberdin direla ematen du, nahiz eta bakarra izan.[2]

Kondairak dioenez, Antigua Guatemalatik lurrikara katastrofiko baten ondoren Nueva Guatemala de la Asunciónera zeramatela Arrosarioko Ama Birjinaren irudiak Quetzaltenangon geratzea erabaki zuen. Ordutik, Arrosarioko Ama Birjina hiriko zaindaria da. Arrosarioko Ama Birjinaren irudia Aldare Nagusian zegoen, baina geroago, katedralaren barruko kapera batera eraman zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]