Quetzaltenango

Wikipedia, Entziklopedia askea
Quetzaltenango
municipality of Guatemala (en) Itzuli
Quetzaltenango farm highlands 2009.jpg
Bandera de Quetzaltenango.svg Escudo de la Municipalidad de Quetzaltenango.png
Administrazioa
Herrialdea  Guatemala
Departamendua Quetzaltenango
Sorrera 1524
Alkatea Jorge Rolando Barrientos Pallecer
Posta kodea 09001
Geografia
Koordenatuak 14° 50′ 00″ N, 91° 31′ 00″ W / 14.833333333333°N,91.516666666667°W / 14.833333333333; -91.516666666667Koordenatuak: 14° 50′ 00″ N, 91° 31′ 00″ W / 14.833333333333°N,91.516666666667°W / 14.833333333333; -91.516666666667
Azalera 127 km²
Altuera 2357
Mugakideak Concepción Chiquirichapa (en) Itzuli, Olintepeque (en) Itzuli, San Andrés Xecul (en) Itzuli, Zunil (en) Itzuli, Almolonga (en) Itzuli, Cantel (en) Itzuli eta Salcajá (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria 225.000 (2011)
Dentsitatea . bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1524 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia 5027
Ordu eremua UTC−06:00
Hiri senidetuak San José, Campeche, Turin, Coban, Livermore (Kalifornia) eta Santa Fe
Hizkuntza ofiziala gaztelania, Mam (en) Itzuli eta K'iche'era
inforpressca.com…

Artikulu hau Quetzaltenango hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Quetzal».

Quetzaltenango ([ketsalteˈnaŋgo] ahoskatua, baita Xelajú [ʃelaˈxu] edo Xela [ˈʃela] ezizenaz ezaguna ere) Guatemalako hego-mendebaleko hiria da, izen bereko departamenduko hiriburu dena. 120 km2 ditu, eta 170.000 biztanle (2011). Guatemala-El Salvadorreko sumendien zerrendan kokaturik dago, 2.357 metroko garaieran. Mendebaleko merkataritza- eta administrazio-gune nagusia da. Kafe-ekoizpena eta horren inguruan eratutako zerbitzuak eta industriak dira hiriaren ekonomia-jarduera nagusiak. Horiez gainera, garrantzi handia dute nekazaritzako gaien eraldaketa industriak (garagardogintzak, likoregintzak eta xaboigintzak, bereziki) eta ehungintzak (kotoia eta artilea). Aireportua du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiarrak Ameriketara iritsi zirenean, kitxeen hiria zen, eta Xelaju deitzen zioten bertakoek. Alabaina, espainiarrek kitxeak menderatu zituztenean, hiriari izena aldatu zioten. República de los Altos eratu zenean, hiriburua izan zen errepublika hark iraun zuen denbora laburrean. 1902an Santa Maria sumendiak hiria suntsitu zuen.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Quetzaltenango, Tenp.: 1991−2010 / Prez.: 1980−2010)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 28.4 29.8 29.8 28.2 29.4 26.5 25.2 25.0 26.0 25.2 25.6 26.2 29.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 22.0 23.5 25.5 23.8 23.1 21.9 21.9 22.1 20.9 21.7 21.3 22.1 22.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 12.9 13.7 14.8 15.8 15.8 15.6 15.8 15.8 15.2 15.0 14.0 13.2 14.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.3 2.9 3.9 6.3 8.8 9.3 8.2 8.5 9.0 8.4 6.0 2.8 6.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −11.5 −5.4 −5.2 −3.6 0.6 1.0 2.5 0.5 1.0 0.0 −5.5 −5.4 −11.5
Euria (mm) 1.80 5.50 14.44 41.16 131.55 147.77 98.65 106.95 134.67 93.55 18.68 7.08 801.8
Euri egunak (≥ 0.1 mm) 0.8 0.93 2.33 5.87 16.8 21.93 18.0 17.53 22.8 14.47 5.67 2.13 129.3
Eguzki orduak 249.57 240.27 249.33 212.77 167.14 142.32 185.27 187.51 135.61 156.94 199.15 228.69 2354.6
Hezetasuna (%) 65.68 63.05 64.5 68.4 74.5 79.37 74.47 76.05 81.16 79.32 72.65 68.63 72.32
Iturria: Instituto Nacional de Sismologia, Vulcanologia, Meteorologia, e Hidrologia[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]