Kafe espres

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espresso» orritik birbideratua)
Kafe espres
caffè (en) Itzuli
Materialakcoffee bean (en) Itzuli
Osagaiakcaffè crema (en) Itzuli
Historia
JatorriaItalia eta Frantzia
Sorrera-data1884

Kafe espresa Italian sortutako kafea prestatzeko modu bat da. Bere izena edari hori lortzeko erabiltzen den kafegailu espresatik datorkio. Prestaketa azkarra eta zapore eta testura kontzentratuagoak ditu ezaugarri. Kafe espresoa egiteko, kafe birrinduan zehar ur beroa presio altu batean pasatzen da. Modu honetarako kafe kontzentratu bat lortzen da. Ura 90 ºC-tara eta presioa 9 atmosferetara 25-30 segundoz pasatzen da kafean zehar.

Kafe espresarekin burutu daitezkeen kafe prestaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kafe hutsa: Kafea bakarrik.
  • Kafe ebakia: Kafe hutsa + esne tanta batzuekin.
  • Kafesnea: Kafea hutsa + beste horrenbeste esnea.
  • Kafe amerikarra: Kafe hutsa + ur beroa.
  • Piccolo kafea: Kafe hutsa oso kontzentratua.
  • Capuchino kafea: Kafe hutsa+ esne apar +kakao hautsa.
  • Kafe deskafeinatua: Kafe deskafeinaturekin eginiko kafea.
  • Bienar kafea: Kafe huts luzea + esne-gain harrotua.
  • Royal kafea: Azukre koxkor Chartreuse likorearekin bustia + kafe hutsa.
  • Brule demonio errea: Brandy kopa beroa limoi azal batekin + kafe hutsa. Ondoren erre egiten da azukrearekin.
  • Kafe jamaikarra: Kafe likorea azukre beltza berotu + kafe huts luzea gehitu + esne-gaina erdi arrotua + kakao hautsa gainetik.
  • Kafe krolera: Ron zaharra, arrautza gorringoa eta bi koilarakada azukre beltza irabiatzen dira + kafe hutsarekin nahasten da.
  • Kafe irlandarra : Irlandako Whiskia eta azukre beltza nahasten dira + kafe hutsa gehitzen zaio + Esne-gain erdi arrotuarekin amaitzen da.
  • Bonbon kafea: Kafe hutsa baso batean + esne kondentsatuarekin .
  • Izotz-edari kafea: Kafe izotz-edari gozoa kopa batera bota + esne-gain harrotuarekin + kakao hautsa.
  • Kafe errusiarra: Banila izozkia + karamelu siropa + izotz-edari kafea gehitu.
  • Mazzagrant kafea: Limoi azala + brandy edo ron kopa + azukre jarabea + izotz-edari kafea.
  • Nuhati kafea: Kafe hotza+ txokolate izozki bola + esne-gain harrotua + txokolate fideoak.
  • Kafe eskoziarra: Kafe hotz bat + whiski kopa eskoziarra+ 2 bola banila izozki.
  • Kafe zuri beltza: Izotz-edari kafea + esne merengatua bola.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Garcia Oritz. Garcia Ortiz. Gil Maula., Francisco Pedro Pablo Mario. (2012). OPERACIONES BÁSICAS Y SERVICOS EN BAR Y CAFETERÍA. Paraninfo, 93 or. ISBN 9788428327534..


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.