Estanpazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estanpazio prentsa baten animazioa. Babes hesi bat dauka eta toleste anitzaren trokelak.
Frantzian 1831an erabilitako prentsa, txanponak estanpatzeko.

Estanpazioa formak kolpeka lortzen dituzten sistemek hartzen dute izen hori; sistema horiek antzinako forja askearen oinordekoak dira. Estanpazio prozesuek, oro har, estanpa izeneko erdi-molde biren artean joz ematen diote forma materialari; materialaren behin betiko forma estanpa horien araberakoa izaten da.

Ekipamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estanpazio prozedurak oso ugariak dira, baina, orokorrean,esan daiteke errementariaren mailuaren ordez prentsa bat erabiltzen dela, eta gainerako erreminten ordez, berriz, bakoitzari dagokion estanpa.

Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estanpazioaren aplikazio eremua oso zabala da, tamaina txikietatik handietara eta pieza unitarioetatik serieetara. Beraren bidez lorturiko piezen ezaugarri makaniko onak direla eta,estanpazioa prozedurarik bikainena da erremintak, automobiletako piezak eta abar fabrikatzeko. Baina kostu handia dauka, beste prozedurarik gehienen aldean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]