Sigma (enpresa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estarta y Ecenarro» orritik birbideratua)
Artikulu hau enpresari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sigma (argipena)».
Sigma (enpresa)
Datuak
Motanegozioa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1920

Sigma, izenez ofizialki Estarta y Ecenarro, 20. mendeko Elgoibarko enpresa bat izan zen, josteko makinak eta makina-erramintak egiten zituena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920an sortu zuen Eulogio Estarta elgoibartarrak Estarta y Ecenarro enpresa. Erreminta makinak eta Sigma izeneko josteko makinak egiten zituzten, eta azken produktu horri lotuta, Sigma izena hartu zuen enpresak herrian[1]. Ondoko herrian (Eibarren), Alfa josteko makinak egiten zirela eta, izenarekin asoziazio argia bat egin nahi izan zuen Estarta y Ecenarro enpresak.

Elgoibarko josteko makina erraldoia.

Elgoibarko tamainarako (10-12 mila biztanle inguru) oso enpresa inportantea izatera iritsi zen Sigma, 1.400 langile ere izan baitzituen. Enpresaren garapenaren seinale izan zen langileentzako etxe multzo berezia eraikia zuela enpresak, auzo oso bat egiazki, Elgoibarko ekialdean, Eibarko norabideko irteeran, lantegitik gertu. Grupo Estarta zeritzon etxe multzoari ofizialki, baina Sigma auzoa izenarekin zen ezaguna. 162 bat etxetan, 500 lagunetik gora bizi ziren; frontoi propioa, ekonomatoa eta eskola bat ere izan zuen Sigma auzoak, 1962an irekia[1].

Lantegiaren aurrean, sarbideko kontrol aretoa edo zaindariaren postuaren gainean, Sigma josteko makina baten eskultura handi bat jarri zuen enpresak. Josteko makinak egiteari utzi eta enpresa itxi ondoren ere, Elgoibarren jarraitzen du eskultura horrek[2]; herriaren ondare eta sinboloa da.

1990eko hamarkadaren lehen urteetan eten zuen jarduna enpresak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b barren.eus. «barren.eus - Sigmako auzotarrak ospakizun bazkari bat egiteko batuko dira berriro ere» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-05).
  2. «España Bizarra — Máquina de coser gigante a la entrada de la...» España Bizarra (Noiz kontsultatua: 2018-10-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]