Estela Suediakoa
Estela Suediakoa | |
---|---|
![]() (2023) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Estelle Silvia Ewa Mary |
Jaiotza | Karolinska University Hospital (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Haga jauregia |
Lehen hizkuntza | suediera |
Familia | |
Aita | Prince Daniel, Duke of Västergötland |
Ama | Viktoria Suediakoa |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | House of Bernadotte (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata eta schoolchild (en) ![]() |
Pisua | 3.280 gramo |
Altuera | 51 zentimetro |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Suediako Eliza |
Estela Silvia Eva Maria Suediakoa, Östergötlandeko dukesa (suediarra: Estelle Silvia Ewa Mary Bernadotte; Stockholm, Suedia, 2012ko otsailaren 23a) Viktoria Suediakoaren eta Daniel printzeen alaba nagusia da, eta Karlos XVI.a Gustaf Suediakoaren eta Silvia errege-erreginen biloba. Suediako printzesa eta Östergötlandeko dukesa tituluak ditu, eta gorentasun errealaren tratamendua. Bigarrena da tronuaren ondorengotza lerroan, bere amaren atzetik.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011ko abuztuan, Errege Etxeak iragarri zuen Viktoria Suediako printzesa oinordekoa bere lehen haurraren zain zegoela.[2] Estela 2012ko otsailaren 23an jaio zen Solnako Karolinska Unibertsitate Ospitalean, Stockholmeko kanpoaldean, 4:26an. Jaiotzean 3280 gramo pisatu eta 51 zentimetro neurtu zituen.[3]
2012ko otsailaren 25ean, kabinetearen bilera bat egin zen Errege Jauregian, 11:15ean. Bertan, bere aitonak, Carlos XVI Gustavo erregeak, bere izena eta dukerria iragarri zituen.[4] Ondoren, Te Deum bat egin zen Errege Jauregiko kaperan.[5] Jaio zenetik, Stockholmeko Haga Jauregian bizi da.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Estela (Estelle): Folke Bernadotte Wisborgeko kondearen emaztearen izena: Estelle Romaine Manville; izena gustatu zitzaien neskatoaren gurasoei.
- Silvia (Silvia): Amaren aldeko amonaren izena, Silvia Suediako erreginarena.
- Eva (Ewa): Aitaren aldeko amonaren izena, Ewa Westling.
- Maria (Mary): Bere amabitxiaren izena, orduan Danimarkako printzesa zena, gero Maria Danimarkako erregina ezkontidea.
Bataioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012ko maiatzaren 22an bataiatu zuten Stockholmeko Errege Jauregiko elizan. Ospakizun horretarako erabilitako parpailazko jantzia bere herenaitonak, Gustavo VI Adolf Suediako erregeak, bere birraitonak, Gustaf Adolfo Suediako printzeak eta bere aitonak, Carl XVI.a Gustaf Suediako erregeak, bere amak, Victoria printzesak eta bere osaba-izebek, Carlos Felipe printze eta Magdeleine Suediako printzesak jantzitako bera izan zen.[6]
Bost aitabitxi izan zituen: Haakon Norvegiako printzea, Willem- Alexander Herbehereetako printzea (gero Herbehereetako erregea), Maria Danimarkako printzesa (gero erregina ezkontidea), Carlos Felipe Suediako printzea (bere amaren aldeko osaba) eta Anna Westling Söderström (aitaren aldeko izeba).
Bataioan Serafinen ordenarekin kondekoratua izan zen.[7]
Haurrideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oscar Suediakoa, 2016ko martxoaren 2an jaioa.[8]
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi urte zituela, erregina izatekoa zenak ikasketak hasi zituen Äventyret Preschool-en, Danderyd-en, Stockholm kanpoaldean.[9] 2016ko urrian, Errege Etxeak iragarri zuen Estelak Djugardengo Montessori ikastetxe batera aldatuko zuela, logistika arrazoiengatik.[10]
2018ko abuztuaren 21ean hasi zen lehen hezkuntza Djurgården dagoen Manilla Campusean.[11]
Suediako printzesa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lehen agerpen publikoa 2012ko apirilaren 30ean izan zen, Errege Jauregian, bere aitona Carlos Gustavo erregearen 66. urtebetetzea ospatzen ari zela.[12]
2014ko maiatzean, bi urte zituela, bere lehen ekitaldi ofizialean izan zen, bere dukerria, Östergötland, bisitatu zuen gurasoekin batera.[13]
Jaio zenetik, urtero parte hartzen du gurasoekin batera antolatutako ekitaldietan, hala nola, Suediako Egun Nazionalaren ospakizunetan, amaren urtebetetzeetan eta familiaren ezkontza eta bataioetan. 2015eko ekainean, Carlos Felipe eta Sofia Cristina Suediako osaba-izeben ezkontzako eztei-segizioko kide izan zen.[14]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Tiburcio, Nuria. (23 de febrero de 2018). ¡Grattis prinsessan! Estelle de Suecia cumple 6 años. .
- ↑ Diario Abc. (17 de julio de 2011). La princesa Victoria de Suecia, embarazada de su primer hijo. .
- ↑ Revista Hola!. (23 de febrero de 2012). La princesa Victoria de Suecia da a luz una niña. .
- ↑ La hija de Victoria y Daniel de Suecia se llama Estelle Silvia Ewa Mary. 24 de febrero de 2012.
- ↑ «Royal Family and Westling family attend Te Deum» Swedish Royal Court 2012.
- ↑ Bautizo Real de la princesa Estelle. 22 de mayo de 2012.
- ↑ Victoria de Suecia y Daniel Westling bautizan a su hija Estelle. 22 de mayo de 2012.
- ↑ El segundo hijo de la heredera Victoria de Suecia se llamará Oscar Carl Olof. 3 de marzo de 2016.
- ↑ Diez minutos. (22 de julio de 2014). Estelle de Suecia empieza en la guardería. .
- ↑ Vanitatis. (6 de octubre de 2016). El repentino cambio de colegio de la princesa Estelle de Suecia. .
- ↑ «Estelle de Suecia, la niña más feliz del mundo en su primer día de colegio» Revista Hola 22 de agosto de 2018.
- ↑ Diario Abc. (30 de abril de 2012). La Princesa Estelle de Suecia participa en su primer acto oficial. .
- ↑ Vanitatis. (5 de mayo de 2014). La princesa Estelle de Suecia presidirá su primer acto oficial con solo dos años. .
- ↑ EuropaPress. (10 de junio de 2015). La romántica boda de Carlos Felipe de Suecia y Sofía Hellqvist. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Suediako Errege Etxearen webgune ofiziala
- SAR, Estela printzesaren webgune ofiziala artxibatu zen. (Ingelesez)