Viktoria Suediakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Viktoria Suediakoa
Crown Princess Victoria June 8, 2013 (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Stockholm1977ko uztailaren 14a (40 urte)
Herrialdea  Suedia
Familia
Aita Karlos XVI.a Gustavo Suediakoa
Ama Queen Silvia of Sweden
Ezkontidea(k) Prince Daniel, Duke of Västergötland  (2010eko ekainak 19 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Bernadotte
Hezkuntza
Heziketa Uppsalako Unibertsitatea
Yale Unibertsitatea
Enskilda Gymnasiet
Jarduerak
Jarduerak socialitea eta diplomazialaria
Jasotako sariak
Kidetza Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Suediako Eliza
Signature of Victoria, Crown Princess of Sweden.png

Victoria Ingrid Alice Désirée (Stockholm, Suedia; 1977ko uztailaren 14a), ezagunagoa Viktoria Suediakoa bezala, Suediako printzesa oinordea. Karlos XVI.a Gustavo Suediakoa eta Silvia Suediakoaren lehen alaba. Suediako printzesa oinordea (Sveriges Kronprinsessa) eta Västergötlandeko dukesa (Hertiginna av Västergötland) tituluak ditu, baita Berorren Maiestatea trataera ere. Gaur egun, munduko tronu baterako dagoen printzesa oinorde bakarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suedian jaio zen 1977. Garai horretan Lege Salikoa zegoen indarrean, beraz, emakumea izateagatik Viktoriak ezingo zuen bere aitaren (Karlos XVI.aren) tronua heredatu.

Suediako Parlamentuaren aurrean elkartu ziren talde feministen presioari esker, konstituzioa aldatu, Lege Salikoa indargabetu, eta Lege Kognatikoa ezarri zen. Horrela, tronuaren oinordekoa erregearen lehenengo semea edo alaba izango zela legeztatu zen, umearen sexua kontuan hartu gabe. Legea ezarri zenerako (1980) Karlos Filipe Suediakoa (Karlos XVI.aren semea) jaioa zegoen, baina Parlamentuak erabaki zuen lege horrek atzeraeraginezko ondorioa zuela, eta horregatik, Viktoria izendatu zuten ofizialki printzesa oinorde.

1995eko uztailaren 14an, Viktoriak adin-nagusitasuna bete zuenean, leialtasun zina egin zion erregeari, horrela, ofizialki bere gain hartu zuen printzesa oinorderen kargua.

Viktoriak tronua hartzen duenean, Suediako hirugarren erregina izango da; Lehenengoa Kristina Suediakoa izan zen (1626-1689), eta bigarrena Ulrika Leonor Suediakoa (1688-1741).

1977. urtean onartu zuen anorexia gaixotasuna zuela, gerora gaindituko zuen gaixotasuna.

2010eko ekainaren 19an, Viktoria Daniel Westlingekin ezkondu zen Stockholmeko San Nikolas katedralean, eta 2012an alaba bat izan zuten: Estela Suediakoa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Viktoria Suediakoa