Esther Rebato Ochoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esther Rebato Ochoa
Bizitza
Jaiotza1957 (66/67 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
(1985 - zientzietan doktore
Jarduerak
Jarduerakikertzailea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea  (1985eko azaroaren 1a -

Esther Matilde Rebato Ochoa (Bilbo, 1957) Antropologia Fisikoko katedraduna da eta giza populazioen biologiaren ikerketan aditua. 2022an, European Anthropological Association elkartearen domina jaso zuen lehen espainiarra izan zen, eta Espainiako Antropologia Fisikoaren Elkarteko ohorezko bazkide ere izendatu zuten.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biologia-zientzietako lizentziaduna da eta Biologian doktore. 1985ean doktoratu zen Euskal Biotipoaren gorpuzkeraren, fisionomiaren eta somatometriaren antropologiari buruzko tesia eginda.[1] Antropologia Fisikoko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU).[2]

Irakasle ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985ean ekin zion unibertsitateko irakaskuntzari, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Sailean. Antropologia Fisikoa, Primatologia (desagertua), FBA (Antropologia), Giza Eboluzioa Biologia Graduan eta Elikaduraren Antropologia (Nutrizio eta Osasuneko Masterra, Farmazia Fakultatea) ikasgaiak eman ditu.[3] 3. zikloan irakatsi du zenbait doktorego-programatan (1987-2009), eta atzerrian (TS mobility, 2000tik) baita JAKITEZ ikastaro interaktiboan ere, lehenengo ediziotik azkenengora arte (2000-2001/2006-2007). Irakasle gisa parte hartzen du EHUko, UNEDeko eta EIko titulu propio batean (2007tik) eta Nutrizioari eta Osasunari buruzko Masterrean (2009-2010 ikasturtea).[4]

Ikertzaile ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo giza populazioen biologiaren hainbat alderditan oinarritu da ikerketa: hazkundea eta garapena, bizi-zikloko nutrizio-egoeraren ebaluazioa, bilakaera sekularra, dimorfismo sexualaren azterketa eta karaktere kuantitatiboen jaraunsgarritasuna (gorputzaren tamaina, forma eta konposizioa).

Azken urteotan, hiru ikerketa-ildo nagusik izan dute interesa: 1) Giza populazioen hazkundearen eta nutrizioaren antropologiak; 2) Ezaugarri kuantitatiboen jaraunsgarritasuna (gorputzaren tamaina, forma eta osaera): familia-azterketak; 3) Obesitate-fenotipoen determinatzaile genetikoak eta ingurumenekoak aztertzea biztanleria orokorrean eta ijitoen etnian.[5]

Zientzia-erakundeetan zuzendaritza-postuetan aritu da: European Anthropological Association elkarteko lehendakaria (2012-2014), Diruzain Nagusia (2000-2012) eta Diruzain Albokoa (84-2019); Espainiako Antropologia Fisikoaren Elkarteko lehendakaria (2011-2019) eta idazkari nagusia (2007-2011). GALF (Groupement des Anthropologues de Langue Française) eta GRANDI (Antropologia Didaktikoko Taldea) erakundeetako kide da.

Antropo aldizkari elektronikoaren arduraduna da, Revista Española de Antropología Física (REAF) aldizkariaren editorea, 13 aldizkaritako batzorde editorialeko kidea da eta 11 agentzia nazional eta nazioartekoetako proiektuen ebaluatzailea da.

150 zientzia-artikulu (84 JCR), ikerketa-liburuko 15 kapitulu eta irakaskuntzako 35 kapitulu baino gehiago argitaratu ditu. Hainbat erakundek (UPV/EHU, Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa, Bizkaiko Foru Aldundia) beka jaso duten 10 doktoretza-tesi zuzendu ditu, nazioarteko 4 aipamen, eta 55 proiektu, laguntza eta ikerketa-kontratu baino gehiagotan parte hartu du.

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2009 Txekiar Antropologia Elkarteko Alex Hrdlièka Akademi Domina, Antropologia Fisikoaren alorreko merezimenduei.
  • 2022 European Anthropological Association-en domina jasotzen duen Espainiako lehen emakumea eta munduko hirugarrena.[6]
  • 2022 Espainiako Antropologia Fisikoaren Elkarteko ohorezko bazkide izendatua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]