Esther Vital

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esther Vital
Bizitza
JaiotzaArtaxoa, 1983 (40/41 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, artista eta film-zuzendaria

Esther Vital (Artaxoa, Nafarroa Garaia, 1983) psikologoa, ehungintzako artista eta zinema-zuzendaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esther Vital psikologoa eta ehungintzako artistak emakume askori lagundu die, bereziki Brasilen, beren gorputzei, komunitateei eta lurraldeei eragiten dien indarkeria sistemikoa dokumentatzen eta salatzen.[1]

Urte luzez egon zen Brasilen bizitzen, eta 2008tik ari da memoria historikoa lantzen. Brasilgo diktaduraren biktimen historiak jorratu ditu Vitalek, arpillera panpinak eta lekukotzak erabilita. Uste du artea beharrezkoa dela jendeari giza eskubideen urraketen berri emateko.[2]

Askok ez dakite Brasilen diktadura egon zenik; hutsune historiko bat dago.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ¿Dónde está Heleny? (2022).[3] Brasilgo diktadurak torturatu eta desagerrarazitako Heleny Guaribaren ingurukoa. Heleny militantea izateaz gain, irakaslea eta antzerki zuzendaria ere bazen.
  • Si me muero.[4]Inês Etienne Romeuren historia lantzen du. Erresilientziaren eta justiziaren aldeko borrokaren sinbolo bat da Ines.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ¿Dónde está Heleny? filmarekin 15 saria irabazi ditu, besteak beste:
  • Epaimahaiaren Ohorezko Aipamena eta Canal Brasil Saria 27 É tudo Verdade jaialdian (Brasil)
  • Nazioarteko Epaimahaiaren Aipamen Berezia Oberhausengo (Alemania) Curtasen Nazioarteko 68. Jaialdian;
  • Iberoamerikar Animazioko Film Labur Onena 17. Shorts Mexikoan; Animazioko Film Labur Onenaren eta Publikoarena
  • EITB Saria 64. ZINEBI jaialdian; Film Labur Dokumental Onenaren Saria.
  • Golden Knight Malta International Film Festivalen (Malta);
  • Film Labur Dokumentalen Epaimahaiaren Abesbatza Berezia La Habanako (Kuba)
  • Latinoamerikako Zinema Berriaren 43. Nazioarteko Jaialdian; Mediometraje Onena Zinema Pluralean.
  • Film Labur Dokumentalen Epaimahaiaren Abesbatza Berezia Habanako Zinema Latinoamerikar Berriaren Nazioarteko 43. Jaialdian (Kuba);
  • Zinema Pluraleko Mediometraje Onena (San Pablo);
  • "Best Social Awarness" Aipamen Berezia 18. Animayo – Summit, Conference and International Film Festival of Animation, Visual Effects and Video Games (Kanaria Handia);
  • Aipamen Berezia 14. Golden Kuker International Animation Film Festivalen Sofian (Bulgaria):
  • Silver Lynx Best Animation Short 19. edizioan (FEST – New Directors | New Films Festival), Espinho (Portugal): Film Laburren Onena.[5].[6][7][8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. MUNDIARIO. (2023-11-18). «Si me muero, el nuevo proyecto de Esther Vital será presentado en ZINEBI» MUNDIARIO (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  2. ««Askok ez dakite Brasilen diktadura egon zenik; hutsune historiko bat dago»» Berria 2023-11-28 (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  3. Domaica, Lucas. (2022-03-29). «La directora navarra Esther Vital estrena el cortometraje '¿Dónde está Heleny?'» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  4. MUNDIARIO. (2023-11-18). «Si me muero, el nuevo proyecto de Esther Vital será presentado en ZINEBI» MUNDIARIO (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  5. «Esther Vital presenta en Zinebi 'Si me muero', un alegato contra la violencia en Stop Motion» MagaZinema (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  6. Noticias, Diario de. (2022-11-18). «'¿Dónde está Heleny?', de la navarra Esther Vital, premio al mejor cortometraje de animación y premio del público en el Zinebi» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  7. Alejos, Nerea. (2022-11-20). «La película que nació de la denuncia de las arpilleras» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  8. NICDO. “El momento de la industria audiovisual en Navarra es espectacular” – NFI. (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]