Estoniako Salbazio Batzordea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estoniako Salbazio Batzordea
Datuak
Izen ofiziala
Eestimaa Päästekomitee
MotaBatzordea
HerrialdeaEstonia
Historia
Sorrera1918
Desagerpena1918ko otsailaren 24a

Estoniako Salbazio Batzordea (estonieraz: Eestimaa Päästekomitee edo Päästekomitee) Estoniako Batzar Probintzialeko organo exekutiboa izan zen. 1918ko otsailak 24an Salbazio Batzordeak Estoniaren independentzia aldarrikatu zuen.

Probintziako Batzarrak 1918ko otsailaren 19an Salbazio Batzordea sortu zuen. Momentuko Estoniako egoera gorabeheratsua zen bai hego-mendebaldean bai ekialdean; errusiar indarrak atzera egiten ari ziren, gerra zibilaren bidean, eta Alemaniar Inperioaren unitateak ekialderantz aurrera egiten jarraitzen zuten, Errusiari bakea sinatzera behartzeko. Salbazio Batzordeko kideak Konstantin Päts, Jüri Vilms eta Konstantin Konik ziren. Independentzia adierazpen bat idatzi zuten, Batzar Probintzialeko zaharrek onartu zutena. Salbazio Batzordeak Estonia "errepublika independente eta demokratikoa" aldarrikatu zuen Tallinnen. Egun berean Estoniako behin-behineko gobernua izendatu zen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Miljan, Toivo. (2004). Historical dictionary of Estonia. Scarecrow Press ISBN 978-0-8108-4904-4. (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]