Estoniera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Estoniera
eesti keel
Idioma estonio.PNG
Datu orokorrak
Lurralde eremua Estonia
Hiztunak 1,1 milioi
Rankinga Ez 100 mintzatuenen artean
Ofizialtasuna Estonia, Europar Batasuna
Eskualdea Ipar Europa
Araugilea Estoniera Institutua (erdi-ofiziala)
Hizkuntza familia
giza hizkuntzak
Ural–Altaic languages
uraldar hizkuntzak
Finno-Ugric languages
Finno-Permic languages
Finno-Volgaic languages
hizkuntza fino-samiak
hizkuntza baltiar-finlandiarrak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia subject–verb–object eta hizkuntza eranskari
Kasu gramatikalak nominatibo, genitibo, partitibo, inesibo, illative case, elative case, adessive case, ablatibo, adlatibo, translative case, terminative case, essive case, abessive case eta komitatibo
Alfabetoa latindar alfabetoa eta Estonian Braille
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 et
ISO 639-2 est
ISO 639-3 ekk est
Wikipedia et

Estoniera (eesti keel) uraldar hizkuntza bat da, Estoniako ofiziala, 1,1 miloi hiztun inguru daukana. Uraldar hizkuntzen artean, finikoen azpitaldekoa da, finlandierarekin eta beste hizkuntza txikiago batzuekin batera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hizkuntzaren lehenengo arrastoak VIII. mendekoak dira, "Cosmographia" liburuan Aethicus Ister abadearen bidez ezagutuak.
  • XIII. mendean testu zehatzagoak idatzi zituzten, tartean estonierazko pasarteak. "Liber Census Daniae" liburuan (1219-1220) 500 leku izen inguru jaso zituzten.
  • XVI. mendea: Kullamaa eskuizkribuan (1524-1528) agertzen da lehendabiziko testu osoa, bi otoitz barne hartzen duena.
  • XVII. mendea: Lehen gramatikak eta hiztegiak.
  • XIX. mendea: Aurreneko gramatika estonieraz idatzitakoa (1884, Karl August Hermann). Garai hartan hasi ziren estoniarrak euren buruari eesti deitzen, maarahvas ("nekazari jendea") edo maakeel ("nekazari hizkuntza") hitzak erabili ordez.
  • XX. mendea: Johannes Aavik-ek ekin zion literatura hizkuntza aberasteari, dialektoetatik eta finlandieratik. Johannes Voldemar Veski-k landu egin zituen hiztegia eta gramatika, batik bat eredu estandar batua finkatuz. 1918an kaleratu zuten lehen hiztegi arautzailea. Errusiar okupazioaren urteetan (1940-1991), hizkuntza eta nazionalismoa oso lotuta egon ziren. 1978an Jaan Krossek kaleratu zuen "Keisri hull" ("Tsarraren eroa"), bere liburu ezagunena. 1995eko apirilaren 1ean indarrean sartu zen Hizkuntzaren Dekretua.

Eredu batua eta dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza ez indoeuroparrak Europan

Eredu batua nagusiki iparraldeko dialektoetatik sortu zuten; hegoaldeko aldaerek (Mulgi, Tartu, Võro eta Seto), berriz, alde nabariak gordetzen dituzte.

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MUSTA LIPU VALGUSES
Tule ümber on kogunend mõned.
Ridva otsas must laperdav kalts.
Ahnelt neelab mu saamatud kõned
Sügistuule käes kahisev malts.
Keegi sult suurt kirjaoskust ei nõua:
Piisab, kui seinale kritseldad “A”.
Veel plankusid lõhu, kui müüre ei jõua –
Mu vaikiva heakskiidu pälvid sa taas
Ja ikka ja jälle on lahus su soovid
Sellest, mida sa tohid ja pead.
Kui käimas on mässud ja revolutsioonid,
Siis meiegi kohal. Me tõstame pead.
Kui naine kord aeg avab meilegi süle.
Öös süttivad silmad, kus peegeldus õud.
Siis vaenlusetormid meist tuiskavad üle.
Vihaselt rõhuvad tumedad jõud.
Nüüd üheskoos hümni me laulame ööle,
Sest öö meid ju varjab ja katab ka sind.
Me laulame: “Julgesti, vennad, nüüd tööle!”
Täis piirita ohvrimeelt leegitsev rind.
Läbi riikluse ajastu lehvib see kangas,
Must nagu lõpmatu maailmaruum.
Kuni püsivad seadused, kohtud ja vanglad,
Teil pilkavalt naeratab surnupealuu.
Tõnu Trubetsky (Tony Blackplait)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Estoniera Aldatu lotura Wikidatan
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.