Etai
Appearance
Etai edo Itai zentzu zehatzik gabeko hitz edo formula bat da, abestien leloetan betegarri agertzen dena euskaraz[1].
Euskarazko idatzizko testigantza zaharrenetarikoetan agertzen da. Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae-n: Etai lelori bai lelo, pota franko, berzia bego. Eta Lazarragaren eskuizkribuan, itai forman: Itai lelo, ibai lelo, / etxean arai leloa[1].
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e1/Sautrela_-_Etxepare_%28etai_lelori_bai_lelo%29.jpg/500px-Sautrela_-_Etxepare_%28etai_lelori_bai_lelo%29.jpg)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).