Etruskologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakumearen busto etruskoa, K. a. IV. mendean egina.
Massimo Pallottinoren Etruscologia liburuaren 4. edizioaren azala.

Etruskologia arte eta kultura klasikoak aztertzeko esparruan kokatutako azpi-diziplina akademiko bat da etruskoak aztertzen dituena. Zibilizazio hori Erromatar Errepublikak bereganatu zuen. Profesional askok Etrurian eragin handia izan zutelako, Antzinako Erroma eta Antzinako Greziako historia, kultura eta arkeologia ere aztertzen dituzte.

Jakintzagaiaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XV. mendean, Giovanni Annio monjeari esker, Etruriarren mundua berraurkitzen hasi zen. Etruskoei bereziki eskainitako lehen ikertzaileetako bat Thomas Dempster (1570-1625) historialari eskoziarra izan zen; latinez De Etruria Regali Libri Septem saiakera idatzi zuen. XVIII. mendean, L. Lanziren izaera zientifikoa hartzen hasi ziren ikerketak nabarmentzen dira. Ordura arte, Antzinatea historialarientzako Grezia eta Erroma esan nahi zuen, besterik ez.[1] Etruskoenganako zaletasuna XIX. mendean areagotu zen, Stendhal, Jules Michelet eta Goethe bezalako idazle ospetsuei esker. Garai horretan etruskoak erromatar ikuspegiaren arabera irudikatzen zituzten: krudelak, nagiak, oso erlijiosoak, orgiastikoak eta heriotzarekin eta etorkizunarekin obsesionatuak. Estereotipo horrek XX. mendearen hasierara arte iraun zuen. XX. mendean zehar, ikerketa berriei esker, ideia horiek apurtzen joan ziren.

1930ean Formes aldizkari frantsesak arte etruskoa laudatu eta deskribatu zuen, erromatarretik behin betiko bereiziz. Etruskoetan espezializatutako lehen aldizkaria Studi Etruschi izan zen baina izan dira gehiago. Aldizkari garaikidearen adibide bat 1994an argitaratzen hasi zen Etruscan Studies: Journal of the Etruscan Foundation estatubatuarra da. Beste ikerketa batzuk, ingelesez ere, ez hain teknikoak, Etruscan News eta Etruscan News Online agerkarietan jaso egin dira.[2]

Hauek dira diziplina horretan ikerlari garrantzitsu batzuk: Massimo Pallottino, Larissa Bonfante, Giovanni Colonna, Carlo M. Lerici eta M. Cristofani.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Joseph M. Walker. Los etruscos (2003). Edimat libros.
  2. http://www.umass.edu/etruscannews/

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]