Etrusko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Etruskoa
Iron Age Italy-la.svg
K.a. VI. mendeko hizkuntzen hedapena.
Datu orokorrak
Lurralde eremua Antzinako Etruria
Hiztunak 0
Eskualdea Italiar penintsula
Hizkuntza familia
giza hizkuntzak
Tyrsenian languages
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia hizkuntza eranskari
Alfabetoa Etruscan alphabet
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3 ett

Etruskoa[1] antzinako etruriarren hizkuntza izan zen, egungo Italian zegoen Etrurian (egungo Toskanan, mendebaldeko Umbrian eta iparraldeko Lazion) eta Lombardia, Veneto eta Emilia-Romagnako eskualde batzuetan (non galiarrek etruriarrak sartu zituzten) mintzatzen zena. Etruskoa latinak erabat ordezkatua izan zen, agiri batzuk, latinezko mailegu batzuk (adibidez, persona, φersu etruskotik erakarria) eta toponimo batzuk (tartean, Roma) utzirik.

Etruriarrek literatura oparoa zuten baina liburu bat soilik iritsi zaigu. Erromatar jakintsu batzuk (Varron adibidez) baino ez ziren gai etrusko irakurtzeko. Azken irakurle ezaguna Klaudio enperadorea izan zen, orain galdurik dagoen Tyrrenikà izeneko hiztegi elebiduna egin zuena.

Italiar penintsulatik kanpora, etruskozko idazkunak aurkitu dira Afrikan, Korsikan, Elban, Gallia Narbonensis eskualdean, Grezian, Balkanetan eta Itsaso Beltzean. Kontzentrazio handiena, alde handiz, Italian aurkitu da.

Lemnos uhartean, 1886an, etruskoa eta hura baino lehenagoko frigiera idazteko erabiltzen zuten alfabetoaren antzeko batean egindako idazkun bat aurkitu zuten; horien guztien jatorria Eubeako idazte sistema izan zen. Hainbat adituren ustez, Lemnosko hizkuntza Brontze Aro Berantean heldu bide zen, Mizenasko agintariek Siziliako, Sardiniako eta Italiar penintsulako hainbat aldetako mertzenarioak errekrutatu zituztenean.[2]

Alfabetoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

𐌀 𐌂 𐌃 𐌄 𐌅 𐌆 𐌇 𐌈 𐌉 𐌋 𐌌 𐌍 𐌐 𐌑 𐌓 𐌔 𐌕 𐌖 𐌘 𐌙 𐌚
A C D E V Z H Θ I L M N P Ś R S T U Φ Ψ F


Etruskozko idazkun bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Etrusko Aldatu lotura Wikidatan