Edukira joan

Etxauriko ezpata

Wikipedia, Entziklopedia askea

Etxauriko ezpata Etxaurin aurkitu zuten Lehen Burdin Aroko ezpata bat da. Beste budinezko arma multzo batean zegoen. Baliteke arma hori gertu zegoen Legingo herri harresitutik etortzea. Ezpata horrek ezpata mota bati izena eman dio, Etxauri motako ezpata, nahiz eta batzuetan Quesada edo Etxauri-Quesada ere esaten zion. Encarnación Cabré espainiar arkeologoak eman zion izen hori. Horrek ez du esan nahi Etxaurin aurkitu direnik mota horretako ezpata kopuru handiena[1].

Aurkikuntza eta ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorde ziren oharren arabera, XIX. mendean, "Iruñerako errepidea eraikitzean"... "gotorlekuan" burdin "batzuk agertu ziren". Hau da, arma pilaketa bat. Aurkikuntza horiek Nafarroako Kontuen Ganberako Arkeologia Museoan kontserbatu ziren eta geroago Pere Bosch i Gimpera arkeologoak 1921ean ezagutarazi zituen[2][3]. Blas Taracenak eta Luis Vázquez de Pargak 1943an Etxaurin dauden Burdin Aroko herri harresituetan, Legin, San Quiriaco eta Santo Tomasen, indusketa arkeologikoak egin zituzten. Horren helburua XIX. mende amaierako aurkikuntza arkeologiko ospetsua testuinguruan kokatzea izan zen.

XX. mendeko laurogeiko hamarkadaren erdialdean, Amparo Castiellak Legingo herria berriz induskatu zuen, batez ere erdi-lurperatutako etxeak aztertzeko eta marrazteko, eta Nafarroako protohistoriari buruzko bere azterlanean sartu zuen[4]. Gaur egun Nafarroako Museoan erakusten da.

Forma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atrofiatutako antenadun ezpata, Arcóbriga motatakoa.

Atrofiatutako antenen arma bat da, batez ere orri zuzena eta zorrotzekoa, perretxiko itxurako antenak[oh 1] ditu, zartailuaren hasierako egitura zirkulu erdiko forma du, batez ere, mutur kamutseko burdinazko xaflaz egindako zorroa du. Iberiar Penintsulako ipar ordokiko eta Nafarroako ezaugarria da, eta ez da Hegoaldeko ordokian agertzen, ezta Iberiar Penintsulako beste lurraldeetan ere[1].

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ezpataren eskulekuaren muturrean dauden bi kirten. "Atrofiatutako antenen" kasuan, kirten horiek boti itxura dute. Aurreko "Antenetako" ezpaten modeloen garapena dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Tipos de armas de la Edad del Hierro en la Península Ibérica» Facultad de Filosofía y letras. Universidad Autónoma de Madrid.
  2. Bosch i Gimpera, Pere, (1921). 265 eta 2. oharra;
  3. Taracena Aguirre, Blas; Vázquez de Parga, Luís. (1949). «Excavaciones en Navarra» Príncipe de Viana 10 (34): 9–46. ISSN 0032-8472. (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  4. Castiella, Amparo (1977a). La edad del hierro en Navarra y Rioja. Excavaciones en Navarra, 8, Iruña: Nafarroako Foru Aldundia, Vianako printzea eta Consejo Superior de Investigaciones Científicas, 1977. ISBN: 8423501221. 17-22 or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.