Etxauriko harria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Etxauriko harria
Kirola harri-jasotzea
Antolatzailea Etxauri Harria taldea eta Etxauriko udala
Sorrera 2006
Eremua  Euskal Herria
Tokia Etxauri (Nafarroa Garaia)
Lana 5 minutuko lana
Errekorra 18 jasoaldi
(Aimar Irigoien,
2022)

13 jasoaldi
(Udane Ostolaza,
2023)

Garaipen gehien Aimar Irigoien (6)
Txapelduna Jon Unanue (2023) (gizonezkoak)

Udane Ostolaza (2023) (emakumezkoak)

Webgunea https://etxauriharria.blogspot.com/

Etxauriko harria Etxauri herrian (Nafarroa Garaia) dagoen harri landugabe bat da, harri jasotze probak egiteko erabilia. 136,5 kilo pisatzen du. Irregularra izaki, zaila da jasotzen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrian ardo botilekin harria altxatzeko apustuak egiten ziren aspaldian. 2000. urtean herriko Alberto Lakosta aizkolaria hil zen eta bere omenez 2006an tradizioa berpiztu eta Alberto Lakosta Memoriala antolatu zen[1]. Urtero harri-jasotzaile ospetsuak lehiatzen dira, harriari altxaldi gehien nork egin. 2009 urtean harri-jasotzaile bati harria erori zitzaion, eta hautsi egin zen. Hala ere, konpondu ahal izan zuten.

Errekorra Aimar Irigoienek zeukan 17 jasoaldirekin, 2013, 2017 eta 2019an. 2022an 18 altxaldi egin zituen errekor berria ezarriz.

2023an, gizonezkoen txapelketarekin batera emakumezkoen txapelketari eman zioten hasiera antolatzaileek. Emakumezkoen txapelketa jokatzeko harria "Lurgorriako Harria" izenekoa da, 68 kiloko pisua duena. Gizonezkoenean bezala, emakumezkoek ere bost minutuko denbora-tartea dute harriari ahalik eta jasoaldi gehien egiteko.

Gizonezkoen txapelketaren palmaresa: "Etxauriko Harria"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Jasoaldiak
2006 Patxi Larretxea 10
2007 "Ostolaza II" 13
2008 Josetxo Urrutia 6
2009 Aimar Irigoien 13
2010 Aimar Irigoien 14
2011 "Izeta II" 15
2012 "Izeta II" 15
2013[2] Aimar Irigoien 17
2014 Iban Ugartemendia 9
2015 Jokin Eizmendi 15
2016[3] Jokin Eizmendi 12
2017[4] Aimar Irigoien 17
2018[5] Sergio Mielgo 12
2019 Aimar Irigoien 17
2020-
2021¹
ez zen jokatu
2022 Aimar Irigoien 18 (errekorra)
2023 Jon Unanue "Goenatxo III.a" 11

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harri-jasotzailea Garaipenak Urteak
Aimar Irigoien 6 2009, 2010, 2013, 2017, 2019, 2022
"Izeta II" 2 2011, 2012
Jokin Eizmendi 2 2015, 2016
Patxi Larretxea 1 2006
"Ostolaza II" 1 2007
Josetxo Urrutia 1 2008
Iban Ugartemendia 1 2014
Sergio Mielgo 1 2018
Jon Unanue "Goenatxo III.a" 1 2023

Emakumezkoen txapelketaren palmaresa: "Lurgorriako Harria"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizonezkoen Etxauriko harriaren txapelketarekin batera, emakumezko harri-jasotzaileentzat "Lurgorriako Harria" txapelketa jokatzen da 2023. urtetik aurrera.

Urtea Eguna Txapelduna Bigarren sailkatua Hirugarren sailkatua Txapeldunaren jasoaldi kopurua
2023 Ekainaren 11 Udane Ostolaza Ane Zinkunegi Olaia Esnaola 13 jasoaldi

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Doncel Recas, Lucio. (2008). DEPORTES TRADICIONALES DE FUERZA EN ESPAÑA. Visión Libros, 394 or. ISBN 978-84-9886-337-6..
  2. (Gaztelaniaz) «Aimar Irigoien también fue un terremoto en Etxauri» El Diario Vasco 2013-03-26 (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).
  3. (Gaztelaniaz) «Jokin Eizmendi gana de nuevo la Etxauri Harria» El Diario Vasco 2016-06-14 (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).
  4. «Aimar Irigoienek XIV. Etxauriko Harria irabazi du» Urola Kostako Hitza 2017-06-13 (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).
  5. (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «Exhibición de Sergio Mielgo» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]