Etxauri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Etxauri
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Etxauriko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Iruñerria
Izen ofiziala Escudo de Echauri.svg Etxauri
Alkatea Idoia Aritzala Etxarren
(EHBildu)
Posta kodea 31174
INE kodea 31085
Herritarra etxauriar
Kokapena
Koordenatuak 42° 47′ 38″ N, 1° 47′ 24″ W / 42.793888888889°N,1.79°W / 42.793888888889; -1.79Koordenatuak: 42° 47′ 38″ N, 1° 47′ 24″ W / 42.793888888889°N,1.79°W / 42.793888888889; -1.79
Etxauri hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Etxauri
Etxauri
Etxauri (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 13,61 km2
Garaiera 410 metro
Distantzia 13 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 586 biztanle
% 52,05 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 47,95
Dentsitatea 43,06 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 28,76
Zahartze tasa[1] % 21,2
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 53,85
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 77,65 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 9,52 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 14,4 (2010)
Euskararen erabilera %  1,2 (2011)
Datu gehigarriak

Etxauri[2] Nafarroa Garaiko erdialdean dagoen udalerri bat da, Iruñerrian kokatua. Iruñetik 13 kilometrora dago, eta 586 biztanle zituzten 2014. urtean.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra biltzeaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxauri Iruñeko merindadearen hegoaldean kokatzen da Lizarrako merindadearen ondoan. Arga ibaiak udalerria zeharkatzen du. Herrira heltzeko Oltza Zendeako Ibero kontzejutik, Ziritzara doan errepidea hartu behar da.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakide ditu iparraldean Oltza, hegoaldean Ziritza eta Zabaltza, ekialdean Zizur Zendea, eta mendebaldean Goñerri eta Gesalatz.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxauriko Otazu izeneko gunean, itsasoaren mailatik 387 metrora dago eta Nafarroako gobernuak 1976an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxauri ibarraren ikuspegia.

Historiaurreko hainbat aztarna aurkitu dira baina Etxauriri buruzko lehen dokumentu ofiziala 1055. eta 1069. urte artekoa da. Erdi Aroan zehar, erregearen bizitoki izan zen eta Iruñeko katedralak ondasunak izan zituen Etxaurin. Horren ondoren, XIX. mendera arte, nobleziaren jaurreria izan zen. 1846. urtean, Nafarroan egin administrazio aldaketekin, herriak Etxauribar izeneko ibarra utzi eta udalerri independentea bihurtu zen. Ibarra osatzen zuten gainontzeko bederatzi herriek ere independentzia eskuratu zuten.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxauriko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 27 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,30 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an bezala, Etxauriko alkatea sentsibilitate abertzaleko[4] Herri Kandidatura (HK-CP) ekimeneko José Javier Erro Larrea atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Hauteskundeetara talde bakarra aurkeztu zen eta aukeratzeko zeuden zazpi zinegotziak lortu zituen, gehiengo osoa. Zuri emandako botoak 62 izan ziren (emandako boto guztien %23,66), eta baliogabeko botoak 50(emandako botoen %16,03). Abstentzioa %28,44koa izan zen.

Etxauriko Udala 2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
Herri Kandidatura 200 7

Aldiz, 2011n bi zerrenda aurkeztu ziren eta Agrupación Independiente Etxauritarra gailendu zen, boto alde txikiz. Santiago Huarte Astiz aukeratu zuten alkate.

Etxauriko Udala 2011
Alderdia Botoak Zinegotziak
Etxauritarra 188 4
Herri Kandidatura 175 3

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxauriko udaletxeko idazkaria Ziritza, Etxarri eta Bidaurretako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Plaza Zaldualdea, 1

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003-2007 José Javier Erro Larrea Herri Kandidatura
2007-2011 José Javier Erro Larrea Herri Kandidatura
2011-2015 Santiago Uharte Astitz Etxauritarra
2015- Idoia Aritzala Etxarren EHBildu

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Pamplonesa autobus konpainiak Etxauri Iruñearekin batzen du. Autobus lineak ibilbide hau egiten du:

Horrez gain, autobus konpainia beraren beste linea batek honako ibilbidea egiten du:

La Estellesa autobus konpainiaren Iruñea eta Lizarra arteko lineak ere geltokia du Etxaurin. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxauriko harria delakoa harri landugabe bat da, harri jasotze probak egiteko erabilia. 136,5 kilo pisatzen du. Irregularra izaki, zaila da jasotzen. Urtero harri-jasotzaile ospetsuak lehiatzen dira, harriari altxaldi gehien nork egin.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Herriko jaiak ekainean ospatzen dira, San Antonio egunaren (ekainak 13) inguruan.
  • Santa Eulaliaren omenez jaiak ospatzen dira abenduan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxauriko Otazu dorretxea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Etxauri Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa