Euskadin, Castillan bezala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Euskadin, Castillan bezala euskal abestia da. Mikel Azurmendik sortu zituen hitzak, eta Imanolen ahotsarekin famatu da.

Abestiaren hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Ene Segurako aitonak

ogia behar zuenean
Castillara joaten zen
jornalaritzara,
morrontzara.

Bere igitaia trebeenetakoa omen zen
bai, hori bai…
Hamar haur zituen gosez etxean
bai!, hori bai!

Castillako jornalariek
ogia nahi dutenean
Goierrira joaten dira
jornalaritzara,
fabriketara.

Kanpokoak pizkorrak omen dira peontzan
bai, hori bai…
Hamaika haur badute gosez etxean
bai!, hori bai!

Castillako soroez eta Goierriko tximiniez
ene aitona eta kastellanoak
jabe bazeneza,
euren haurren haseak
ez lukete ihes gehiagorik ikusiko!
ez Castillan, ez Euskadin.

»
Mikel Azurmendi[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]