Mendian gora haritza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendian gora haritza
Imanol Larzabalen musika-lana
Egilea(k)Imanol Larzabal
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
HitzakXabier Amuriza
Bestelako lanak
MusikagileaImanol Larzabal
Xabier Amuriza hitzen egilea.
Imanol Larzabal, doinuaren egile eta abeslaria

Mendian gora edo Mendian gora haritza abesti herrikoia da. Abesti honetako hitzak Xabier Amurizak idatzi zituen, aldiz doinua eta ahotsa Imanol abeslariak moldatu eta jarri zituen[1].

1982an Imanolek argitaratu zuen Iratze okre geldiak albumeko 2. abestia izan zen.[2]

1987an argitaratu zuen Joan-etorrian albumeko 9. abestia ere izan zen.[3] Disko horretan, besteak beste, kantu ezagun hauekin batera azaldu zen:

Abestia oso ezaguna da, 'Euskal abesti herrikoien' artean 8. bisitatuena izan da Wikipedian (2015-2023).[4]

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxienez bederatzi bertsio desberdin argitaratu dira geroago abesti honekin.[5] Horien artean hauek egin dute abestiaren bertsio bat: Mixel Etxeberri, Ander Garcia, Mikel Urdangarin, Morau, Akelarre, Bat Gehio eta Lin Ton Taun.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendian gora haritza
ahuntzak haitzean dabiltza
itsasoaren arimak dakar
ur gainean bitsa.
Kantatu nahi dut bizitza
usteltzen ez bazait hitza
mundua dantzan jarriko nuke
Jainkoa banintza. (Bis)

Euskal Herriko tristura
soineko beltzen joskura
txori negartiz bete da eta
umorez hustu da.
Emaidazue freskura
ura eskutik eskura
izarren salda urdina edanda
bizi naiz gustura. (Bis)

Euskal Herriko poeta
kanposantuko tronpeta
hil kanpaiari tiraka eta
hutsari topeka.
Argitu ezak kopeta
penak euretzat gordeta
goizero sortuz bizitza ere
hortxe zegok eta. (Bis)

Mundua ez da beti jai
inoiz tristea ere bai
baina badira mila motibo
kantatzeko alai.
Bestela datozen penai
ez diet surik bota nahi
ni hiltzen naizen gauean behintzat
egizue lo lasai. (Bis)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "...La voz grave de Imanol interpretó de manera inmejorable los versos llenos de grandeza de Amuriza...", Pako Aristi.
  2. «Iratze okre geldiak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).
  3. «Joan-etorrian» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).
  4. «Euskal abesti herrikoi bisitatuenak Wikipedian (Massviews Analysis)» pageviews.wmcloud.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  5. «Mendian Gora» Badok (Badok) (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]