Euskal Kulturgileen Kidegoa
Euskal Kulturgileen Kidegoa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakundea eta performing rights organization (en) ![]() |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2014ko urriaren 22a |
webgune ofiziala |
Euskal Kulturgileen Kidegoa edo EKKI egile eskubideak kudeatzeko euskal agentzia da. 2014ko urriaren 22an sortu zen.
Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011n hasi ziren proiektua mamitzen; hain zuzen ere, Aitor Esteban Espainiako Kongresuko EAJren diputatuak egile eskubideen agentziak baimentzeko eskumena Gasteiza ekartzea lortu zuenean. 2014ko urriaren 21ean, Eusko Jaurlaritzak baimena eman zion eta hurrengo eguneko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen ebazpena[1].
Helburua eta partaideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gardentasuna eta hurbileko harremana indartzea ditu helburu agentziak, eta bost elkarte dira bazkide sortzaileak: Euskal Idazleen Elkartea (EIE), Euskal Editoreen Elkartea (EEE), Musikari - Euskal Herriko Musikarien elkartea, Bertsozale Elkartea eta Euskal Irudigileen Elkarte Profesionala[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Igor Susaeta, «EKKI Euskal Kulturgileen Kidegoa egile eskubideak kudeatzeko agentzia sortu dute», Berria, 2014-10-22