Euskal serie kosmogonikoa
Nestor Basterretxea artistaren Euskal Herriko mitologian oinarritutako eskultura multzo bat da. 1972 eta 1975. urteen artean egindako 18 eskultura dira,17 haritz-egurrezkoak eta bat brontzezkoa. Fintasunez eta hizkera garaikidez landutako pieza hauek pertsonaia mitologikoetan, naturaren indarretan eta euskal kulturako objektu tradizionaletan daude oinarrituta.Jose Migel Barandiaran ikertzailearen ikerketa mitologikoetan dute inspirazio-iturria. Eskultoreak 2008. urtean Bilboko Arte Eder Museoari dohaintzan eman zion.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |